Itzulia
2025/04/09 - 19:07
Armirailek ikuskizuna eman du Gaintzan gora zalditxoarena egiten, Itzuliko 3. etapan
Bruno Armirailek ikuskizun bikaina eman du 2025eko Itzuliaren 3. etapan. Gaintza mendatean gora zaldiarena egin du, han zeuden zaleen gozamenerako.
2025/04/09 - 00:14
Maximilian Schachmann: ''Erorikoak atzean harrapatu nau, baina, taldekideek lagunduta, iritsi gara helmugara''
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarrak Itzuliko sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, bigarren etapa amaituta; Schachmannek aurreneko egunean bereganatu zuen maillot horia, Gasteizen, erlojupekoa irabazita.
2025/04/09 - 00:08
Caleb Ewan: ''Taldeak lan bikaina egin du, ni amaieran ondo kokatzeko''
INEOS Grenadiers taldeko txirrindulari australiarrak eskuratu du garaipena, Lodosan, esprintean, 2025eko Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan.
2025/04/09 - 00:04
Caleb Ewan izan da azkarrena Lodosako esprintean, Itzuliko bigarren etapan
INEOS Grenadierseko txirrindulari australiarrak, taldekideen lan ona baliatuta, nagusitasun handiz irabazi du; sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, eta Maximilian Schachmannek maillot horia jantzita jarraitzen du.
2025/04/08 - 20:40
Itzuliaren 3. etaparen gakoak, Xabier Berasategiren eskutik
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko da. 156,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta Gaintza mendatea alderik gogorrenetik igoko dute. Xabier Berasategi Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak etaparen analisia egin du EITB Mediarentzat.
2025/04/08 - 20:19
Uriarte: ''Mendiko saria irabaztea zen helburua, eta hemen podiumean egotea, egun berezia da niretzat''
Diego Uriarte Kern Pharmako euskal txirrindulariak mendiko liderraren elastikoa jantzi du Itzuliaren 2. etapan. Uriarte nafarra da, eta etxean mendiko sariko mailota jantzea "berezia" izan da berarentzat.
2025/04/08 - 20:09
2025eko Itzuliaren 2. etapako azken kilometroa eta esprinta
Euskal Herriko Itzuliak atzean utzi du jada 2. etapa. Lodosan bukatu da, eta esprintean erabaki da irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa, oso-osorik.
2025/04/08 - 19:27
Ewan nagusitu da Lodosan, esprintean garaipena bereganatuta
Australiarra izan da onena Itzuliko 2. etapan, esprintean aurkari guztiak gaindituta. Schachmannek lidertzari eutsi dio.
2025/04/08 - 13:55
Itzuliko 2. etaparen ibilbidea aldatu dute
Segurtasun arazoak direla eta, La Olivako mendatea kendu eta San Martin Unx jarri dute haren ordez (3. mailakoa).
2025/04/07 - 23:06
Schachmann: ''Garaipen onenak Euskal Herrian lortu ditut''
Alemaniarra Itzuliko sailkapen nagusiko liderra da, lehen eguneko erlojupeko saioa irabazita.
2025/04/07 - 23:06
Schachmannek irabazi du Gasteizko erlojupekoa, eta 2025eko Euskal Herriko Itzuliko lehenengo liderra da
64. Itzuliari hasiera eman dion 16,5 kilometroko banakako erlojupekoan, Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena. Joao Almeida (UAE) bigarren sailkatu da, irabazlearen denbora bera eginda, eta Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) izan da hirugarrena, segundo batera.
2025/04/07 - 22:53
Schachmann, ezusteko irabazlea Itzuliko erlojupekoan
Alemaniarra da 2025eko Itzuliko lehen liderra, lehen eguneko 16,5 kilometroko erlojupeko saioa irabazita. Sailkapen onena lortu duen euskal txirrindularia Pello Bilbao izan da.
2025/04/07 - 20:29
2025eko Itzuliko 2. etaparen nondik norakoak, Unai Esparzaren eskutik
Unai Esparza Afizionatu mailako txirrindulariak 2025ko Itzuliaren 2. etaparen analisia egin du EITB Mediarentzat. Iruñean hasi eta Lodosan amaituko da. Eman dizkigun xehetasunak, hemen.
2025/04/07 - 20:09
2025eko Itzuliaren 1. etapako erlojupekoaren laburpena
Apirilaren 7an hasi da 2025eko Itzulia-Basque Country lasterketa. Estreinako etapa Gasteizen hasi eta amaitu den erlojupekoa izan da. Bideo honetan duzu ikusgai erlojuaren kontrako saioaren laburpena.
2025/04/07 - 10:56
2025eko Itzulia faborito argirik gabe abiatuko da Gasteiztik
Euskal proba, txirrindularitza egutegiko astebeteko lasterketa erakargarrienetako bat, zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/04/07 - 09:46
Albiste izango dira: Itzuliaren hasiera, Trumpen muga-zergak eta Guardian Glass
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/06 - 20:38
2025eko Euskal Herriko Itzulia: txirrindularien zerrenda ofiziala
Juan Ayuso iazko irabazlea ez da Itzuliaren 64. edizioan izango. Aurten, Pello Bilbao, Ion Izagirre, Sepp Kuss, Daniel Felipe Martinez, Joao Almeida edo Enric Mas dira, besteak beste, txapela bereganatzeko faborito nagusiak.
2025/04/04 - 19:53
Irabazi Itzuliko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITBk Euskal Herriko Itzuliko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2025/04/04 - 15:10
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 6. etapako ibilbideaz: Krabelin, urruti, baina ondorioak utziko ditu
Eibarko Untzaga plazan hasi eta amaituko da 2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 6. eta azken etapa. 153,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta guztira zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako hiru. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025/04/04 - 14:41
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 5. etapako ibilbideaz: Gernika, esprinterrentzako aukera
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapa Urduñan hasi eta Gernika-Lumon amaituko da, eta 172,4 kilometroko ibilbidea izango du. 64. Itzuliaren azken-aurreko etapan, lau mendate puntuagarri igoko dituzte, 3. mailakoak guztiak. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.