Itzulia
2025/04/02 - 22:45
2025eko Itzuliaren ibilbidearen analisia, Xabier Usabiagaren eskutik
2025eko Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7tik 12ra artean jokatuko da. Ibilbidea zehaztuta dago jada, eta Xabier Usabiaga adituak etapa guztien analisia egin du.
2025/04/01 - 16:17
Euskaltel-Euskadik 'marea laranaja'ren omenezko kamiseta aurkeztu du, Itzulirako
2025eko Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten zazpi txirrindulariak nortzuk diren jakinarazi du Euskaltel-Euskadik. Horrez gain, zaleak omentzeko ateratako kamiseta aurkeztu du.
2025/04/01 - 15:46
Itzulian etapa garaipenak lortzeko lehian egotea da Euskaltel-Euskadiren helburua
Euskaltel-Euskadi prest da 2025eko Itzulirako. Apirilaren 7tik 12ra arteko lasterketarako hautatu dituen zazpi txirrindulariak nortzuk diren jakinarazi du. Jorge Azanza kirol arduradunak esan duenez, Euskaltel-Euskadik etapa garaipenen lehian egotea du helburu.
2025/04/01 - 15:16
Juaristi: ''Taldeak etapa garaipen bat behar du, eta badauzkagu gure kartak hori Itzulian lortzeko''
Txomin Juaristik Itzulian parte hartuko du Euskaltel-Euskadirekin, eta EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 7tik 12ra artean jokatuko den lehiaketarako taldeak dituen helburuei buruz.
2025/04/01 - 14:01
Aberasturi, Bizkarra, Ganzabal, Isasa, Juaristi, Martin eta Mintegi, Euskaltel-Euskadiren Itzulirako taldean
Talde laranja zazpi euskal txirrindularirekin lehiatuko da 2025eko Euskal Herriko Itzulian, apirilaren 7tik 12ra artean.
2025/03/28 - 20:19
Itzulia, berehala errepideetan eta EITBn
2025eko Itzulia berehala izango dugu euskal errepideetan zehar, apirilaren 7tik 12ra, hain zuzen ere. Hona hemen iragarki bideoa, motorrak berotzeko.
2025/03/26 - 15:06
Pello Bilbao, Ion Izagirre, Kuss, Martinez, Almeida eta Mas, 2025eko Itzuliko izen nabarmenen artean
Martxoaren 26an egin da 2025eko Itzulia-Basque Countryren aurkezpen ofiziala. Lasterketa apirilaren 7an hasi eta hilaren 12an bukatuko da. Probaren xehetasunen berri eman dute.
2025/03/25 - 15:45
2025eko Itzuliaren kartela aurkeztu dute
2025eko Itzulia-Basque Country lasterketak badu kartel ofiiala. David de las Heras euskal artistak diseinatu du, eta Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu da. Gizonezkoen lasterketa aprilaren 7tik 12ra artean jokatuko da; emakumezkoena, aldiz, maiatzaren 16tik 18ra artean.
2025/03/19 - 20:01
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea, ordutegia: Beasain-Markina-Xemein (169,6 km)
Parte-hartzaileek zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Izua, azken hori eguneko azken kilometroetan. Igoera horren gainean, hala diote antolatzaileek: "Hor erabakiko da, zalantzarik gabe, etapako garailea, eta sailkapen nagusiak ere aldeak izango dira".
2025/03/19 - 19:21
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Beasain (156,3 km)
Zazpi mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Santa Ageda, 2. mailakoa da. Etapa Gipuzkoan jokatuko dute, eta oso gorabeheratsua izango da; Itzuliak berak adierazi duenez, "seigarrenarekin batera, etapa nagusia izan liteke".
2025/03/19 - 18:50
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Iruñea-Lodosa (199,8 km)
Lasterketako 64. ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute, osorik. Mendate puntuagarri bakarra du, 3. mailakoa, La Oliva, jardunaldiko lehen zatian; ondorioz, baliteke irabazlea esprintean erabakitzea.
2025/03/19 - 18:12
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz-Gasteiz (16,5 km, erlojupekoa)
64. Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapan, 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da.
2025/03/19 - 14:45
Itzuliak badu bere abestia, Janus Lesterren eskutik
Euskal Herriko Itzuliak badu bere abestia, 'Dap Dap' izena duena. Janus Lesterrek jarri dio musika lasterketari. Lehen aldiz izango du bere abestia Itzuliak. Bideo honetan duzu entzungai.
2025/02/27 - 14:53
24 taldek parte hartuko dute 2025eko Itzulian
Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-Burpellet-BH, Tudor eta TotalEnergies talde gobidatuez gain, UCI WorldTourreko 18 taldeak ariko dira lehian lasterketaren 64. edizioan.
2025/02/26 - 17:56
2025eko Euskal Herriko Itzuliak 16,5 kilometroko erlojupekoa izango du lehen etapan, Gasteizen
Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.
2025/02/25 - 18:45
Itzuliak lehen etapako ibilbidearen tarte bat aldatu du: Gasteizko erlojupekoak 16,5 kilometro izango ditu
Aldaketaren ondorioz, erlojupekoak, hasiera batean zer iragarri zuten kontuan izanik, 2,2 kilometro gutxiago izango ditu. Itzuliak nabarmendu du etapan aurreikusita zegoen maldari eutsiko zaiola; hortaz, antolatzaileek espero dute "aldaketak ikuskizunean eraginik ez izatea".
2025/02/13 - 14:48
Amarika: ''2025eko Itzulian berrikuntzak eta zaleak hurbiltzeko etapa aproposak daude''
Iker Amarika Euskal Herriko Itzuliko antolakuntzako kidea da, eta EITB Mediarekin hitz egin 2025 Itzuliak izango dituen berritasun eta xehetasunei buruz.
2024/04/07 - 21:18
Ebakuntza egin diote Evenepoeli, Itzuliko erorikoan hautsitako klabikula sendatzeko
Ebakuntza egin, eta alta eman diote, dena ondo joan baita. Erorikoaren ondorioz, lepauztaiaz gain, eskuineko eskapula ere hautsi zuen.
2024/04/06 - 23:01
Juan Ayusok irabazi du Itzulia, eta Carlos Rodriguezentzat izan da azken etapa
Juan Ayusok erasoa jo du Urkaregin, helmugatik 16 kilometrora, eta Mattias Skjelmosek ezin izan dio eutsi.
2024/04/06 - 22:55
Juan Ayusok irabazi du sailkapen nagusia, eta Carlos Rodriguezek, azken etapa
Ayusok Izuan gora jo du erasoa, eta Carlos Rodriguezekin batera iritsi da helmugara. Batak sailkapen nagusia irabazi du; besteak, etapa eta azken podiumeko bigarren postua. Pello Bilbaok seigarren bukatu du sailkapen nagusian, eta Ion Izagirrek, bederatzigarren.