Itzulia
2022/04/04 - 17:04
Omar Frailek erlojupeko oso ona egin du Hondarribian (10:19)
Txirrindulari bizkaitarra INEOS Grenadiers taldeko maillotarekin jokatzen ari aurtengo Itzulia.
2022/04/04 - 14:59
Itzulia irabazteko hautagaiak
Astelehenetik larunbatera arte jokatuko da 2022ko Euskal Herriko Itzulia. Primoz Roglic da faborio nagusia aurten ere,
2022/04/04 - 14:11
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
Probaren 61. edizioa Hondarribiko kaleetan zehar egingo den erlojupeko labur batekin hasiko da 14:26an. Test garrantzitsua izan daiteke garaipenaren borrokan zein txirrindulari egon daitezkeen ikusteko.
2022/04/04 - 01:15
2022ko Euskal Herriko Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda ofiziala
Primoz Roglic 2018ko eta 2021eko edizioetako irabazlea izango da sailkapen nagusia lehiatzen dutenen aurkari nagusia. 156 txirrindularik parte hartuko dute, 23 taldetan banatuta.
2022/04/01 - 17:16
Julian Eraso: ''Karrera polita izango da''
Julian Eraso Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileak badaki iazko edizio bikaina errepikatzea zaila dela. Hala ere, ziur dago lasterketa ikusgarria izango dutela txirrindularitza zaleek.
2022/04/01 - 16:48
Pello Bilbao: ''Nahi genuen bezala heltzen gara''
Bahrein Victorious taldeko txirrindularia azken asteetan egindako prestaketarekin konforme dago, eta aurreko urteetako edizioetan baino hobeto helduko dela uste du.
2022/04/01 - 16:17
Gorka Gerrikagoitia: ''Ion Izagirre oso ondo prestatu da''
2022ko Euskal Herriko Itzulia ez da erraza izango euskaldunak ez direnentzat, Gorka Gerrikagoitia Cofidis taldeko kirol zuzendariak esan duenez. Ion Izagirre, faboritoetako bat, oso ondo prestatu da aurtengo edizioa irabazteko.
2022/03/31 - 16:13
Euskaltel-Euskadik Itzulian izango duen zazpikoa aurkeztu du
Euskaltel-Euskadi taldeak Itzulira eramango dituen zazpi hautatuen berri eman du: Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin.
2022/03/31 - 14:03
Gorka Izagirre, Movistarrek Itzulian izango duen zazpikoan
Gipuzkoarrarekin batera, Enric Mas, Oscar Rodriguez, Sergio Samitier, Gregor Muhlberger, Nelson Oliveira eta Antonio Pedrero lehiatuko dira Eusebio Unzueren zuzendaritzapean.
2022/03/30 - 18:54
McNulty eta Ayuso ez dira UAEren Itzulirako zazpikoan izango
Brandon Mcnulty, Juan Ayuso eta haien taldekidea den Finn Fisher-Black zelandaberritarra ez dira datorren astelehenean Hondarribiatik abiatuko den lasterketan izango.
2022/03/30 - 18:44
Caja Rural - Seguros RGA, gogotsu Itzulirako
Apirilaren 4tik 9ra artean jokatuko da Itzulia. Caja Rural - Seguros RGA taldea gogotsu dago lasterketarako. Laudion hasi eta Amurrion bukatuko den etapa, hirugarrena, aztertu dute.
2022/03/30 - 18:35
Euskaltel Euskadi, Itzulian maila emateko prest
Apirilaren 4tik 9ra artean jokatuko da Euskal Herriko Itzulia. Bertan egongo da Euskaltel Euskadi. Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Mikel Bizkarra, Carlos Canal, Xabier Isasa, Mikel Iturria eta Gotzon Martin txirrindulariek osatuko dute taldea.
2022/03/24 - 16:24
Ikusleak mendateetako errepide bazterretara itzuli ahal izango dira, 2022ko Itzulian
Hondarribian egindako aurkezpenean aditzera eman dutenez, covid-19aren ondorioz ikusleek iaz izandako murrizketak arindu egingo dira, baina taldeek eta txirrindulariek burbuiletan babestuta jarraituko dute.
2022/03/24 - 14:17
Roglic, Alaphilippe, Evenepoel, Pello Bilbao eta Izagirre anaiak, 2022ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta izarrez betetako tropela izango du. Tadej Pogaçar ez da irteeran izango, eta Roglic iazko irabazlea izango da guztien aurkari nagusia.
2022/03/23 - 13:37
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Leitza – Viana (207,9 km)
Aurtengo ekitaldiko jardunaldirik luzeena izango da, eta haizea agertzeko arriskua egon daiteke Lizarratik Vianara bitarteko tartean.
2022/03/22 - 22:07
2022ko Itzuliaren aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en
Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da Hondarribian, eta zuzenean eskainiko dugu gure webgunearen bidez.
2022/03/03 - 18:02
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeek 2022ko Itzulian parte hartuko dute
Itzuliak talde gonbidatuak zeintzuk diren zehaztu du. Hiru euskal taldeez gain Burgos-BH eta TotalEnergiesek jaso dituzte gonbidapenak.
2022/02/09 - 22:31
Itzuliak iazko formula berbera erabiliko du aurten
2022ko Euskal Herriko itzulia apiriliaren 4tik 9ra artean jokatuko da. Jada ibilbidearen ezaugarriak eta etapen profilak jakinarazi dituzte. Lasterketak izango dituen sei etapetatik lau aldapa gora amaituko dira.
2022/02/09 - 14:00
2022ko Euskal Herriko Itzuliko etapen ibilbidea eta profilak aurkeztu dituzte
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, 7,5 kilometroko erlojupeko batekin, eta Arraten, Usartzako aldapetan, amaituko da bost egun geroago.
2022/01/19 - 15:31
Hondarribian hasi eta Arraten amaituko da Itzulia
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik eta Arrateko gainean amaituko da bost egun geroago. Gainerako etapak Nafarroa, Bizkaia eta Araba artean banatuak egongo dira.