Itzulia
2023/02/15 - 13:04
2023ko Itzuliko ibilbidearen eta etapen profilen nondik norakoak plazaratu dituzte
Txirrindulariek 992,5 kilometro bete beharko dituzte Gasteiztik abiatu eta, sei etaparen ostean, Eibarren amaituko den lasterketan. Ez da erlojupekorik izango, eta ibilbidean zehar 26 mendate izango dituzte zain, horietako zazpi azken jardunaldian.
2023/02/06 - 13:28
Maite Mutuberriak diseinatu du Itzuliaren 2023ko ekitaldia iragarriko duen kartela
Aurreko lau urteetan gertatu legez, Literatura Lanen Ilustrazio kategorian Euskadi Literatura Saria jaso duen azken artistari egokitu zaio 2023ko Itzuliko kartel iragarlea diseinatzea.
2023/01/13 - 16:38
2023ko Itzuliaren 6. etapa aurkeztu dute Eibarren
Lasterketaren azken irabazlea erabakiko duen jardunaldiak gogortasunez beteriko 137,8 kilometro izango ditu, tartean zazpi mendate puntuagarri egonik. Gainera, ez da Arraten bukatuko, Eibarren baizik.
2023/01/13 - 12:48
2023ko Itzuliak 6. etapako nondik norakoak argitara eman ditu
Lasterketaren azken irabazlea erabakiko duen jardunaldiak gogortasunez beteriko 137,8 kilometro izango ditu, tartean zazpi mendate puntuagarri egonik.
2022/12/12 - 13:54
Itzuliak 2023ko etapen irteerak eta helmugak jakinarazi ditu
Lasterketa Gasteiztik abiatuko da apirilaren 3an, eta Eibarren amaituko da hilaren 8an, larunbatean.
2022/04/10 - 13:01
2022ko Itzuliko azken etapako irudirik onenak
Ion Izagairrek garaipen handia lortu du Itzuliai amaiera eman dion Arrateko ohiko igoeran. Sailkapen nagusian, Daniel Felipe Martinez kolonbiarra gailendu da.
2022/04/09 - 23:37
Daniel Felipe Martinez, 10 garaipen profesional mailan eta 5 WorldTourrean
25 urteko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du 2022ko Itzulia. Guztira, hamar garaipen erdietsi ditu profesional mailan. Horietako bost maila goreneko (WorldTour) lasterketetan lortu ditu.
2022/04/09 - 23:13
Ion Izagirre garaile Arraten eta Martinez sailkapen nagusian
Ion Izagirre Cofidis taldeko ormaiztegiarrak irabazi du Arrateko Santutegian amaitu den 2022ko Itzuliko azken etapa. Txirrindulari gipuzkoarrak, gainera, bigarren amaitu du sailkapen nagusian, Daniel Felipe Martinez azken irabazlearengandik 11 segundora. Hirugarren Aleksandr Vlasovek eskuratu du.
2022/04/09 - 20:59
2022ko Itzuliko podiuma: Martinez irabazle, Ion Izagirre bigarren eta Vlasov hirugarren
Daniel Felipe Martinezek irabazi du 2022ko Euskal Herriko Itzulia. Ion Izagirre bigarren izan da, eta hirugarren postuan amaitu du Vlasovek. Hiru txirrindulariak podiumera igo dira.
2022/04/09 - 20:44
Horrela bizi izan dute Ion Izagirreren garaipena, Cofidis taldeko autoan
Bingen Fernandez taldeko zuzendariak aurkariei buruzko informazio guztia ematen joan zaio Izagirreri, azken kilometroetan. Gipuzkoarraren garaipenaren berri izan duenean, gogoz ospatu du balentria Fernandezek.
2022/04/09 - 20:43
Daniel Felipe Martinez: ''Ohorea da lasterketa hau irabaztea, munduko politenetakoa da''
Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak EITB Mediarekin hitz egin du Euskal Herriko Itzulia irabazi ostean.
2022/04/09 - 20:23
Pello Bilbao: ''Behintzat etapa poltsikoan dago, eta gustura geratzen naiz egindakoarekin''
Pello Bilbao Bahrain Victorious taldeko txirrindulariak adierazpen hauek egin ditu Itzuliko azken etapa amaitu ostean.
2022/04/09 - 20:20
Ion Izagirre: ''Arraten garaipena lortzeak esanahi berezia dauka''
Gipuzkoarrak 2022ko Itzuliko 6. eta azken etapa irabazi du, Arrateko igoera ospetsuan. Helmugarako 4 kilometrora erorikoa izan duen arren, Izagirrek iheskideak harrapatu ditu eta bera izan da lehena helmugan.
2022/04/09 - 20:15
Itzuliko 6. etapako azken kilometroa
Bideo honetan duzu ikusgai 2022ko Euskal Herriko Itzuliko seigarren etapako azken kilometroa.
2022/04/09 - 19:58
Ion Izagirre nagusitu da Arraten, eta Daniel Felipe Martinezek eskuratu du Itzulia
Cofidis taldeko ormaiztegiarra izan da azkarrena nagusikoen taldetxoan, eta, azkenerako bigarren postuan amaitu du sailkapen nagusia, Ineos taldeko kolonbiarrarengandik 11 segundora. Pello Bilbao gernikarrak, berriz, bosgarren tokian bukatu du 32 segundoko atzerapenarekin.
2022/04/09 - 19:55
Ion Izagirrek azken kilometroetan izandako erorikoa
Gipuzkoarrak estropezu egin du Vingegaard iheskidearen atzeko gurpilarekin, faboritoen taldean zihoanean.
2022/04/09 - 19:33
Enric Masek erorikoa izan du Krabelin jaisten
Movistarreko Enric Masek erorikoa izan du Krabelin mendateko jaitsieran eta lasterketa irabazteko aukerarik gabe geratu da. Helmugarako 29 kilometro baino gutxiago falta zirenean joan da lurrera.
2022/04/09 - 19:31
Primoz Roglicek lasterketa hautsi duen momentua
Esloveniarrak erasoa jo du Krabelinen gora, Arrateko helmugarako 42 kilometroren faltan, eta Evenepoel liderra atzean uztea lortu du.
2022/04/09 - 17:26
Milan Vader txirrindulari herbeheretarra "egonkor" dago ospitalean
Jumbo Visma taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen Itzuliko 5. etapako 70. kilometroan eta lasterketa utzi behar izan zuen.
2022/04/09 - 16:10
''Azken igoeran hankek esango didate podiuma babestu ala zerbait gehiago lortzeko moduan nagoen''
Pello Bilbao hirugarren da 2022ko Itzuliko sailkapen nagusian, Remco Evenepoel liderrarengandik 20 segundora.