Itzulia
2024/03/22 - 16:15
Dena prest 2024ko Itzulirako
2024ko Euskal Herriko Itzulia apirilaren 1a eta 6a bitartean jokatuko da, eta munduko txirrindulari onenak ikusi ahalko ditugu euskal errepideetan; Evenepoel, Vingegaard eta Roglic, esaterako. EITB Mediak horren jarraipen zabala egingo du.
2024/03/22 - 15:21
Eraso: ''Txirrindularitzako oilarrak beti etortzen dira mokoka Itzulira, beti ikusten da lasterketa polita''
Julian Eraso Itzuliko zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du lasterketaren 63. edizioaren aurkezpen ofizialaren ostean. Parte-hartzaileez, ibilbideaz eta Itzuliaren mendeurrenaz hitz egin du.
2024/03/22 - 14:45
2024ko Euskal Herriko Itzulia aurkeztu dute
Lasterketaren 63. edizioa Irunen aurkeztu dute. Apirilaren 1a eta 6a bitartean jokatuko da, munduko txirrindulari onenak ikusi ahalko dira euskal errepideetan, eta EITB Mediak zuzenean eskainiko ditu etapa guztiak.
2024/03/22 - 10:28
2024ko Itzuliaren aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en
Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da Irunen (Ficoban), eta zuzenean eskainiko dugu gure webgunearen bidez.
2024/03/21 - 09:19
2024ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Irun-Kanbo (160 km)
Lasterketa Ipar Euskal Herrian sartuko da; izan ere, bigarren jardunaldi honetako zatirik handiena Lapurdin eta Zuberoan jokatuko dute. Txirrindulariek mendate puntuagarri bakarra gainditu beharko dute, Saint-Ignace, 3. mailakoa bera, baina ibilbidea gorabeheratsua da, ihesaldirako egokia.
2024/03/21 - 09:19
2024ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Irun-Irun (10 km, erlojupekoa)
Erlojupeko etapa batek emango dio hasiera 2024ko Euskal Herriko Itzuliari; iaz ez zen modalitate horretako etaparik izan. Irunen jokatuko dute eta 10 kilometroko ibilbidea izango du; horretan, 3. mailako igoera bat ere izango da.
2024/03/21 - 09:18
2024ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (137,8 km)
Zazpi igoera puntuagarri izango dira, horietako hiru, Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak, Itzuliaren azken jardunaldiko profilean. Aurreikuspena da etapa erabakigarria eta ikusgarria izatea.
2024/03/21 - 09:18
2024ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz-Zornotza (175,9 km)
63. Itzuliaren azken-aurreko etapan, mendiko sailkapenerako hiru igoera puntuagarri daude, tartean 1. mailako Urkiola. Tropela lau aldiz igaroko da Zornotzan; bertan amaituko da jardunaldia. Aurreikuspena da lasaitasuna soilik jardunaldiko hasieran nagusitzea.
2024/03/21 - 09:18
2024ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Ezpeleta-Altsasu (190,9 km)
63. Itzuliko etaparik luzeena da, eta sei mendate puntuagarri izango ditu. Lasterketa Lapurdin hasiko da, eta Hego Euskal herrira bueltatu, Nafarroara; jardunaldiko zati bat Gipuzkoan jokatuko dute.
2024/02/15 - 13:00
24 taldek hartuko dute parte aurtengo Itzulian
Lasterketa apirilaren 1ean abiatuko da Irunen, erlojupeko etapa batekin. Apirilaren 6an, larunbatez, amaituko da Eibarren.
2024/01/26 - 18:26
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute Irunen
Apirilaren 1etik 6ra bitartean Euskal Herriko errepideen barrena ibiliko da troplea. 63. edizioa izango den honetan, Irunen izango da lehen etapa. Fermin Aramendi bertan izan da.
2024/01/26 - 13:50
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute; lasterketako zati bat Ipar Euskal Herrian izango da
Itzulia apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an amaituko da, Irunen izango du aurreneko etapa, erlojupeko bat, eta, ohi bezala, Eibarren bukatuko da. Bigarren etapa, Irun-Kanbo, Lapurdin eta Nafarroa Beherean jokatuko dute ia osorik, eta hirugarren etapa Ezpeletan abiatuko da.
2023/09/28 - 15:52
Julian Eraso (Itzulia): ''Asmoa Irunen espektakulu polit bat jartzea da''
Julian Eraso Itzulia antolatzen duen elkarteko (OCETA) presidenteak 2024an Irundik abiatuko den Itzuliaren 63. edizioaz hitz egin du. Lehen etaparen xehetasunak nabarmendu nahi izan ditu.
2023/09/28 - 15:11
2024ko Itzulia Irundik irtengo da, erlojupeko etapa batekin
Lasterketaren 63. edizioari herri horretan hasi eta amaituko den 10 km inguruko erlojupeko batekin ekingo zaio. Bigarren etapa ere Irundik abiatuko da Gipuzkoatik irteteko.
2023/04/08 - 23:11
Tourreko garailea, Itzulian ere nagusi
Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak nagusitasunez irabazi du 2023ko Itzulia, lehiatutako sei etapetatik hirutan helmugaratu baita lehenengo. Eibarren erraztasunez utzi ditu atzean bere aurkari zuzenak.
2023/04/08 - 23:10
Jonas Vingegaard, Itzuliko erregea
Jumbo Vismako txirrindulari danimarkarrak eraso erabakigarria jo du etapa bukatzeko 30 kilometro inguru falta zirenean garaipena bereganatzeko. Mikel Landak bigarren bukatu du, eta Jon Izagirre podiumean sartu da azken unean.
2023/04/08 - 22:16
Hayter, Schelling, Higuita eta Vingegaard, 2023ko Itzuliko etapa irabazleak
Amaitu da 2023ko Itzulia. Hayterrek, Schellingek eta Higuitak etapa garaipena bana bereganatu dute; Jonas Vingegaard Itzuliko irabazleak, ordea, hiru etapa garaipen lortu ditu 62. edizio honetan.
2023/04/08 - 22:03
Mikel Bizkarra: ''Taldea borrokalari egon da; pozik egoteko moduko Itzulia egin dugu''
Mikel Bizkarra izan da Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari onena aurtengo itzulian. Lasterketaren inguruko balorazio positiboa egin du. Aurtengo edizioan egon den maila kontuan izanda, taldeak "pozik egoteko moduko Itzulia" egin duela baieztatu du.
2023/04/08 - 21:48
Igor Arrieta: ''Saiatu naiz bukaeran, ez dot lortu ihesaldia harrapatzea, baina pozik nago''
Kern Pharma taldeko Igor Arrieta euskal txirindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Euskal Herriko Itzuliko 6. eta azken etaparen ostean.
2023/04/08 - 21:27
Mikel Landak Itzuliko euskal txirrindulari onenaren EITB Saria jaso du
Mikel Landa bigarren geratu da 2023ko Itzulian, Jonas Vingegaard txapeldunaren atzetik. Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol Zuzendariak euskal txirrindulari onenaren EITB Saria eman dio.