2024ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Etxarri Aranatz-Legutio (159 km)
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa apirilaren 4an jokatuko dute, ostegunez, 159 kilometroko ibilbidea du, eta Etxarri Aranatzen hasi eta Legution amaituko da. Txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietatik bi lasterketako azken 30 kilometroetan, alegia, jardunaldiko tarte erabakigarrian. Araban izango da proba, eguneko kilometro gehienetan.
Opakua, Olaeta, Untzilla eta Leintz Gatzaga igoko dituzte 63. Euskal Herriko Itzuliko parte-hartzaileek laugarren etapa honetan. Opakuak 40,8. kilometroan du pankarta, eta 2. mailakoa da; gainerako biak, aldiz, 3. mailako mendateak dira. Antolatzaileen ustez, baliteke Opakuan gauzatzea jardunaldiko ihesaldia, eta aukera dago azken kilometroetan urduritasuna nagusitzeko, kontuan izanik hiru igoera puntuagarri nahiko gogor izango direla orduan.
Etxarri Aranatz eta Altsasu atzean utzita, Itzuliaren tropela Araban sartuko da, eta lasterketa Zalduondon eta Agurainen ikusi ahalko dute. Azken udalerri hori igarota ekingo diote Opakua igotzeari. 7,1 kilometroko mendatea da, eta %Ā 5,8ko malda du, batez beste. Azazetan, Elorriagan, Uribarri Ganboan eta Legution izango da Itzulia jarraian; azken herri horretan, 107. kilometroan, etapako lehen esprint berezia jokatuko dute.
Han hasiko da eguneko zati erabakigarriena. Hortik aurrera, ziklistak etengabe arituko dira gora eta behera, eta pentsatzeko modukoa da irabazlea orduan zehaztuko dela. 3. mailako mendateak aztertuta, Olaeta 118,6. kilometroan dago, Untzilla 132,4.ean, eta Leintz Gatzaga 149,2.ean, alegia, helmugarako hamar bat kilometrora. Hanketan indar handia izatekotan, ziklistek mina egiteko moduko ibilbidea dute, 3. mailako mendate horietan. Untzillak 2,3 kilometroko ahalegina eskatuko die ziklistei, baina gogorra da, %Ā 8,5eko malda duela; eta Leintz Gatzagak hiru kilometro ditu, ez da luzea, baina gogorra bada: batez beste, %Ā 8,7ko malda du.
Marulandan izango da eguneko bigarren eta azken esprint berezia, 146,1. kilometroan. Jardunaldiko azken kilometroak lauak dira. Legution ebatziko da etapa nork irabazten duen, eta, halaber, nor hasiko den maillot horiaz jantzita biharamunean, bosgarren etapan; azken txirrindulari horrek bi egun izango ditu aurretik sailkapen nagusiko lehenengo postua defendatzeko.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 4. etapa (apirilak, 4).
Ibilbidea: Etxarri Aranatz-Legutio.
Distantzia: 159 kilometro.
Goranzko desnibel metatua: 2.405 metro.
Hasiera ordua: 13:31n.Ā
Amaiera ordua: 17:42an (38 km/h); 17:30ean (40 km/h); 17:18an (42 km/h).
4. ETAPAKO MENDATEAK
4. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
''Matxin'': ''Saiatuko gara Almeidak, etapa irabazita, lehen postuari eusten''
UAE taldeko zuzendariak, Joao Almeidak Itzuliko laugarren etapa eta lasterketako maillot horia eskuratuta, nabarmendu du nola portugaldarra ohitu behar den Itzuliaren ibilbideetara, alegia, nagusi diren mendate laburretara.
Etapa eta maillot horia Joao Almeidarentzat, Markina-Xemeinen, Itzuliko laugarren egunean
UAE taldeko portugaldarrak Izuan utzi ditu atzean aurkari guztiak, eta bakarka helmugaratu da; sailkapen nagusian, 30 segundora du Schachmann, orain arteko liderra. Alex Aranburuk, bikain beste behin, bosgarren postua lortu du.
Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri
UAEko txirrindulari portugaldarra Izuako igoeran nabarmendu da -3,5 km-koa % 10,6ko maldarekin- eta garaipenarekin sailkapen nagusiko lidergoan kokatu da, Maximilian Schachmann Soudal Quick-Step taldeko alemaniarraren lekua hartuta.
Euskaltel-Euskadiko Txomin Juaristik Itzuliko 4. etapako Izuarako igoeraren xehetasunak eman dizkigu
2025eko Itzuliko laugarren jardunaldian, txirrindulariek Izua igoko dute, Matsaritik. Euskaltel-Euskadi taldeko Txomin Juaristi ziklistarekin izan gara, igoeraren nondik norakoak bertatik bertara aztertzeko.
Xabier Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 4. etapako ibilbideaz: Izuako jaitsieran, teknika ezinbestekoa
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapa Beasainen hasiko da, Bizkaian sartu, berriro Gipuzkoara itzuli, eta Bizkaian bukatzeko, Markina-Xemeinen, eta ibilbideak 169,6 kilometro izango ditu. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.
2025eko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea, ordutegia: Beasain-Markina-Xemein (169,6 km)
Parte-hartzaileek zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Izua, azken hori eguneko azken kilometroetan. Igoera horren gainean, hala diote antolatzaileek: "Hor erabakiko da, zalantzarik gabe, etapako garailea, eta sailkapen nagusiak ere aldeak izango dira".