5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Omar Frailek irabazi du etapa Roglic liderraren aurretik

Lasterketako liderrak bigarren egin du etapan. Sailkapen nagusian aldaketak daude: Mikel Landa bigarren da orain, eta Ion Izagirre, hirugarren.
FRAILE 1024X576
18:00 - 20:00
5. etapako azken bi kilometroak

Omar Fraile (Astana) bizkaitarra gailendu da bosgarren etapan, faboritoen taldetxoan izandako esprinta irabazita. Guztira 164,7 kilometroko ibilbidea egin dute Gasteiz eta Eibar artean, eta bukaeran hiru mendate igo dituzte. Primoz Roglicek sendo jarraitzen du lidergoan.

Fraileren atzetik, Roglic liderra eta Ion Izagirre sartu dira Eibarreko helmugan.

Aurreko taldetxoan, Frailerekin, Roglicekin eta Izagirrerekin batera, Mikel Landa, Jose Herrada eta Carlos Verona iritsi dira. Mark Padun ukrainarra ere bertan izan da, baina helmugan 15 segundoko atzerapenarekin sartu da.

Sailkapen nagusian, Roglicek lider jarraitzen du eta Itzulia irabazteko aukera handiak ditu. Julian Alaphilippek denbora galdu du eta orain laugarren da 2:55era. Bigarren tokian Mikel Landa da orain, 1:57ra, eta hirugarrenean Ion Izagirre , 2:13ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X