2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itzuliko mediku-auto batek eragin zuen Mikel Landaren erorikoa

Hasieran, probako epaileek gidaria zigortu zuten; ondoren, berriz, kanporatu. Txirrindulari arabarrak etapa amaitu ahal izan zuen.

Mikel-Landa-caida-meta-Itzulia-segunda-etapa
Mikel Landa, helmugara heldu denean

Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari arabarrak erorikoa izan zuen Itzuliko bigarren etapan. Murgiarra Aralarko San Migel mendatean behera zihoan, eta helmugarako 9,5 km geratzen zirela izan zuen istripua. Paul Seixas jardunaldiko irabazlearen atzetik zegoen, taldea harrapatu nahian.

Hainbat hedabidek argitaratu dutenez eta KirolakEITBk baieztatu duenez, lasterketako mediku-auto batek zerikusia izan zuen ezbeharrean. Hasiera batean, 500 franko suitzarreko zigorra jarri zioten epaileek, baina, azkenean, kanporatu egin zuten Itzulitik.

Soudal taldearen zuzendariak honako hau adierazi zion Belgikako Niewsblad egunkariari: "Medikuaren autoak Mikel Landa lurrera bota zuen, jaitsiera estu eta azkar batean, aurreko taldetik 10 segundora zegoenean". Horrez gain, inork barkamenik ez ziela eskatu ere azpimarratu zuen Forék.

Ezbeharraren ondoren, Landa hainbat minutuz etzanda egon zen, errepidean, minez, baina etapa amaitu ahal izan zuen, eta irabazlea 13 minutura zuela, helmugaratu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X