Itzulia Women
2025/09/05 - 18:35
Iñaki Goikoetxea (Lekittarra): ''Herria oso pozik dago, eta horrek betetzen gaitu''
26 urte igaro eta gero, Lekittarra Kontxako Banderan lehiatuko dela eta, Iñaki Goikoetxea patroia pozarren topatu dugu.
2025/09/04 - 23:19
Kontxarako gizonezkoen sailkatze estropadak utzitako irudirik onenak
Kontxarako gizonezkoen sailkatze estropadan egon den itsasoak irudi ikusgarriak utzi ditu eta Lekittarraren eta San Juanen poztasuna ekarri du.
2025/09/04 - 22:21
Joseba Fernandez (San Juan): ''Uste dut igandean arrosez beteko dugula Donostia''
Joseba Fernandez San Juan ontziko entrenatzaile eta arraunlaria harro agertu da bere taldeak egindako lanaz, eta Kontxari begira ezustekoak gerta daitezkeela ohartarazi du.
2025/09/04 - 21:43
Iñaki Goikoetxea eta Osertz Aldai (Lekittarra), erabat hunkituta Kontxarako sailkapena eskuratu ostean
Lekittarra ontziko Iñaki Goikoetxea patroia eta Osertz Aldai entrenatzaile eta arraunlaria, erabat hunkituta agertu dira EITBko mikrofonoen aurrean, 26 urteko itxaronaldiaren ostean Kontxarako sailkapena lortu eta gero.
2025/09/04 - 21:38
Bermeo, Orio, Zierbena, Hondarribia, Getaria, San Juan eta Lekittarra sailkatu dira Kontxako Banderarako
Donostiarrarekin batera ariko dira nor baino nor gehiago Kontxako Banderarako lehian irailaren 7an eta 14an. Azpimarragarria da Lekeitioko taldea Kontxan egongo dela 26 urteren ostean; 8 urte eta gero, San juanek sailkapena lortu du.
2025/09/04 - 21:09
San Juanen poztasuna, 8 urteren buruan Kontxara sailkatu eta gero
San Juaneko trainerua, Eusko Label Ligara igo berria, Kontxarako sailkatu da 8 urte eta gero, eta behar den bezala ospatu dute ontziu barruan.
2025/09/04 - 20:58
Lekittarra Kontxako Banderarako sailkatu da 26 urteren ostean
26 urte dira Lekittarra Kontxako Banderarako sailkatu ez dela. Oraingoan, tentsio une batzuk pasata, baina lortu dute eta poza izugarria izan da arraunlarientzat.
2025/09/04 - 20:30
Zierbenak ontziaren kontrola galdu du olatuen eraginez
Kontxako Banderaren sailkapen estropadan Zierbenak ontziaren kontrola galdu du. Olatuak direla eta, Areskoen aurretik gurutzatu da.
2025/09/04 - 14:39
2025eko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadako irteera-ordena
Abiatzen lehenengoa Cabo izango da. Bestalde, Tiran arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2025/09/04 - 10:59
Gizonezkoen 21 traineru, gaur, Kontxako estropadan jokatzeko txartelaren bila
Sailkapen-proba ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.
2025/09/03 - 22:56
Zumaiaren azken orduko poza, Zarautzen malkoak eta Astilleroren ezustekoa, Kontxako sailkatze-estropadan
Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia taldeek lortu dituzte Kontxako Banderarako txartelak sailkatze-estropadan. Hala, bada, Arraun Lagunakekin batera lehiatuko dira irailaren 7 eta 14ko jardunaldietan. Hemen, sailkatze-estropadaren laburpena.
2025/09/03 - 22:20
Zarautzek Kontxako sailkatze estropadaren irteeran estatxa askatu duen momentua
Kontxako Banderarako txartelik gabe geratu da Zarautz, sailkatze-estropadako irteeran estatxa behar baino arinago askatu eta 10 segundoko zigorra jaso du eta. Estropadan 5. postua eskuratu du, baina zigorraren ostean sailkapenean 9. geratu da; beraz, ez da Kontxako Banderan izango.
2025/09/03 - 21:47
Juanjo Etxarte Zarauzko entrenatzailea, kexu, zigorra jakinarazteko epaileek erabilitako denbora dela eta
Zarautzek sailkatze-estropadan zazpigarren egin du, hasiera batean. Baina, gerora, epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diote, irteeran estatxa azkarregi askatzeagatik. Juanjo Etxarte entrenatzaileak arbuiatu egin du epaileek horrenbeste denbora behar izatea zigorraren berri emateko.
2025/09/03 - 21:20
Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia, Kontxarako sailkatuta
Arraun Lagunakekin batera lehiatuko dira Kontxako Banderan, irailaren 7ko eta 14ko bi jardunaldietan. Epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diote 5. izan den Zarautzi, eta, ondorioz, kanpoan geratu dira zarauztarrak. Azkenean, Zumaiak lortu du sailkapena.
2025/09/03 - 21:06
Zumaiako arraunlarien poza, Kontxan izango direla jakin berri
Zumaiako Telmo Deuna ontziak zortzigarren egin du sailkatze-estropadan; alabaina, behin estropada amaituta, eta Zumaiari ezarritako 10 segundoko zigorra dela kari, sailkatuen artean zirela jakin dute.
2025/09/03 - 14:38
2025eko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Cabo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2025/09/03 - 11:05
21 traineru, Kontxako Banderarako zazpi txartel jokoan, gaurko sailkatze-estropadan
Sailkapen-proba zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
2025/09/02 - 23:38
Hainbat talde aritu dira lanean Kontxan, sailkatze-estropadari begira, asteartean
Asteazkenean, emakumezkoen sailkatze-estropada jokatuko dute, eta ostegunean, gizonezkoena. Hala, astearte arratsaldean, zenbait klub ibili dira lehiarako trebatzen.
2025/09/02 - 20:48
44 traineru lehian, Kontxako Banderan
Irailaren 3an eta 4an jokatuko dituzte sailkapen-probak. Horietan erabakiko dira iraileko lehen bi asteburuetan Donostian arraun egingo duten 16 taldeak.
2025/09/02 - 17:10
Nortzuk dira Kontxako Banderaren sailkatze-estropadetako faboritoak?
Ibon Gaztañazpik bihar eta etzi jokatuko diren Kontxako Banderaren sailkatze-estropaden analisia egin du, eta iragarri du zein taldek duen aukera gehien.