Volleringek 3. etapa ere bereganatu eta Itzulia Women irabazi du
Demi Vollering (SD Worx) herbeheretarrak irabazi du emakumezkoen Itzuliaren lehen edizioa, hiru etapetan garaipena lortuz eta sailkapen nagusian nagusitasunez gailenduz. Proba euskal errepideetan barrena jokatu da asteburu honetan, nazioarteko tropelaren zati handi batekin.
Lehen bi etapetan, erasora beti, Vollering helmugara aurretik iritsi zen hiru eta bosteko talde txikietan, eta igande honetan Donostiako Boulevardean bakar-bakarrik helmugaratu da, Murgil gaineko azken metroetan eraso jo eta gero.
Etapan, bigarren eta hirugarren izan dira, Liane Lippert belgikarra (DSM) eta Marta Cavalli italiarra (FDJ), seigarren eta laugarren geratu direnak sailkapen nagusian.
3. ETAPAKO SAILKAPENA
1 VOLLERING Demi Team SD Worx 4:01:03
2 LIPPERT Liane Team DSM +0:15
3 CAVALLI Marta FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:15
4 FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +0:15
5 VAN ANROOIJ Shirin Trek - Segafredo +0:15
6 MACKAIJ Floortje Team DSM +0:15
7 EWERS Veronica EF Education-TIBCO-SVB +0:15
8 PATIÑO Paula Andrea Movistar Team +0:15
9 LABOUS Juliette Team DSM +0:15
10 ROOIJAKKERS Pauliena Canyon//SRAM Racing +0:15
SAILKAPEN OROKORRA
1 VOLLERING Demi Team SD Worx 10:11:54
2 ROOIJAKKERS Pauliena Canyon//SRAM Racing +0:47
3 FAULKNER Kristen Team BikeExchange - Jayco +1:07
4 CAVALLI Marta FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +1:21
5 LABOUS Juliette Team DSM +1:33
6 LIPPERT Liane Team DSM +1:44
7 FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +1:47
8 MACKAIJ Floortje Team DSM +1:47
9 PATIÑO Paula Andrea Movistar Team +1:50
10 EWERS Veronica EF Education-TIBCO-SVB +1:50
Zure interesekoa izan daiteke
Honela erabaki da Itzulia Womeneko 3. etapa
Demi Vollering (FDJ-Suez) txirrindulari herbeheretarra nagusitu da azken etapan, Mendizorrotzen erasoa jota, eta bere hirugarren Itzulia Women eskuratu du horrela. Mischa Bredewold (SD Worx) liderra, ostera, atzean geratu da azken igoeran.
Demi Volleringek hirugarrenez irabazi du Itzulia, azken etapan indar erakustaldia eginda
Iaz bezala, txirrindulari herbeheretarra gailendu da Itzuliko azken etapan, Mendizorrotzeko igoeran ihes egin eta Donostian bakarka helmugaratuta. Mischa Bredewoldek eta Sarah Van Damek osatu dute Itzuliko podiuma.
2025eko Itzulia Womeneko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Donostia-Donostia (112,6 km)
Aurreikuspena da Itzuliko azken etapa txirrindularitza egin handia izatea. Ziklistek hiru mendate puntuagarri igoko dituzte, tartean 1. mailako Jaizkibel. Lasterketa, hala, Donostian erabakiko da.