Demi Vollering Itzulia Women lasterketara bueltatuko da, iazko garaipena defendatzera
Asteazken honetan, ofizialki aurkeztu dute 2023ko Itzulia Women lasterketa, Donostiako udaletxean. Bertan izan dira, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea; Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Joseba Urkiola, EITB Mediako Kirol zuzendaria; Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua, eta Julian Eraso, lasterketa antolatzen duen OCETA enpresako zuzendaria.
Probaren bigarren ekitaldia maiatzaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da, eta Etxebarria eta Donostia lotuko ditu, hiru etapatan, 370,2 kilometroko ibilbidea beteta:
ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria ā Markina-Xemein (122,2 km)
2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)
3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)
Maiatzaren 12an, EIKA-Etxebarrian jarriko dute irteera, eta tropela 21 taldek eta 126 txirrindularik osatuko dute. Aurreikuspenen arabera, besteak beste, ziklista hauek egongo dira bertan: Demi Vollering iazko Itzulia Womeneko irabazlea (Team SD Worx), Pauliena Rooijakkers (Canyon//Sram Racing), Marta Cavalli (FDJ-Suez), Annemiek van Vleuten eta Liane Lippert (Movistar Team Women), Niamh Fisher-Black (Team SD Worx), Yurani Blanco Calbet (Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa) eta Sandra Alonso (Ceratizit ā WNT Pro Cycling Team).
Euskal parte-hartzeari dagokionez, lau txirrindulariz egongo da osatuta: Eukene Larrarte (Bizkaia-Durango), Eneritz Vadillo eta Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa ā Euskadi Fundazioa) eta Muskilda Oloriz (Sopela Women's Team).
Zuzenean, EITBtik
Lasterketaren hiru jardunaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen bi etapetako emanaldiak 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira; aitzitik, azken eguna arratsaldez jokatuko da, eta 17:30etik 20:00etara izango da ikusgai.
Etapak emateaz gain, EITBk liderraren maillot horia babestuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda ofiziala
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Usoa Ostolaza: ''Muturra esprintean sartzen saiatu behar genuen''
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
Laboral Kutxa eta gainerako taldeak prest dira Itzulia Women lasterketari hasiera emateko
2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da. Bertan, Demi Vollering, Anna van der Bregen, Marlen Reusser, eta Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) bezalako txirrindulariak lehiatuko dira.
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda ofiziala
19 talde eta 110 txirrindulari izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen esanguratsuak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
Irabazi Itzulia Womeneko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITBk Itzulia Womeneko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
2025eko Itzulia Womeneko maillotak
Zumarragan aurkeztu dituzte 2025eko Itzulia Womeneko maillotak. Bideo honetan ikus ditzakezu nolakoak diren liderrak eta puntukako, mendiko zein gazteen sailkapenetako onenek jantziko dituzten elastikoak.
Vollering, Van der Bregen, Bredewold, Reusser, Ostolaza eta Santesteban, 2025eko Itzulia Womenen egongo dira
Lasterketa maiatzaren 16tik 18ra jokatuko da. Antolatzaileek Itzulia Womenen 4. edizioan lehiatuko diren izar nagusiak jakinarazi dituzte. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025eko Itzulia Women, maiatzaren 16tik 18ra artean, EITB Median
Maiatzaren 16an hasi eta hilaren 18an bukatuko da 2025eko Itzulia Women lasterketa. Etapa guztiak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en Gainera, jarraipen zabala egingo diote Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak.
Ikusi Itzulia Women 2025 lasterketako lau mailloten diseinuak
Honelako itxura dute aurtengo Itzulia Women lasterketako mailloten diseinuek: sailkapen nagusia, puntukakoa, mendikoa eta gazteena.
Donostian aurkeztu dute 2025eko Itzulia Women lasterketa
Dena prest dago 2025eko Itzulia Women lasterketarako. Maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da, hiru etapa izango ditu eta 19 talde lehiatuko dira. Demi Vollering 2024ko irabazlea Itzulian egongo da aurten ere, titulua berriz poltsikoratzeko asmoz.