2025eko Italiako Giroko 19. etaparen profila: Biella-Champoluc (166 kilometro)
Ostiralean, maiatzaren 30ean, 2025eko Italiako Giroko hemeretzigarren etapa izango da jokoan, alegia, lasterketako 108. ekitaldiko azken-hirugarrena. Antolatzaileek zehaztutako ordutegiaren arabera, txirrindulariak 12:20an hasiko dira lanean, Biellan, eta, guztira 166 kilometro eginda, jardunaldiak Champolucen amaituko da, 16:57ik 17:34ra bitartean. Txirrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte; horietako hiru, alegia, Col Tzecore, Con Saint-Pantaleon eta Col de Joux, 1. mailakoak dira. Hortaz, etapa gakoa izan liteke, azken sailkapen nagusiari begira.
Testuinguru horretan, ziklistek, hasteko, 3. mailako Croce Serra igoko dute; 15,1. kilometroan dago hori. 50,7. kilometroan, Verresen, Giroa Col Tzecore igotzen hasiko da. Hori 1. mailako mendatea da, oso gogorra; parte-hartzaileek 16 kilometroko igoera egin beharko dute, eta batez besteko malda %Ā 7,7koa da, baina aldaparen bat %Ā 15eraino ere iristen da. Datu esanguratsuak dira, baina etapak, oraindik, askoz ere oztopo gehiago baditu.
92,7. kilometroan, Chambaven, lasterketa Col Saint-Pantaleon igotzen hasiko da, eta horrek 109,3. kilometroan du pankarta. 1. mailako mendate horretan, %Ā 12ra arteko aldapak daude, eta batez besteko malda %Ā 7,2koa da. Mendatea jaitsita, 129,3. kilometroan, Col de Jouxerako igoerari ekingo diote; hori ere bada 1. mailakoa, 15 kilometro baino gehiago ditu, eta batez besteko malda %Ā 6,9koa dauka; aldapa batzuk %Ā 12koak dira. Horrek esan nahi du Col Saint-Pantaleon Giroko hemeretzigarren etapa honetako hirugarren mendate oso gogorra dela.
Adi, hala ere, 2. mailako Antagnod mendateari. Horren pankarta 161. kilometroan dago, hau da, helmugarako bost kilometrora eta erabakigarria izan liteke. Batezbeste, %Ā 4,5eko malda du, eta 9,5eko ahalegina eskatuko die txirrindulariei; tarte batzuk %Ā 11koak ere badira.Ā
Aurreneko aldiz izango da gizonezkoen Italiako Giroa Champolucen, helmuga izango den tokian. Etapa hau bukatuta, txirrindulariei beste bi geldituko zaizkie, soilik, 2025eko Italiako Giroari amaiera emateko.
ETAPAKO PROFILA
Jarraitu 12:10ean eitb.eus-en, 14:00etan ETB4n, eta 15:00etan ETB1en.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 19. etapa (maiatzak 30, ostirala)
Ibilbidea: Biella-Champoluc
Distantzia: 166 km
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera ordua: 16:57 (37 km/h) | 17:15 (35 km/h) | 17:34 (33 km/h)
Mendiko saria: Croce Serra (3. maila), 15,1. kilometroan; Col Tzecore (1. maila), 67. kilometroan; Col Saint-Pantaleon (1. maila), 109.3. kilometroan; Col de Joux (1. maila), 145,4. kilometroan; Antagnod (2. maila), 161. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.