Filippo Ganna gailendu da Italiako Giroko bigarren erlojupekoan
Filippo Gannak (Ineos) irabazi du Italiako Giroko bigarren erlojupekoa, Tadej Pogacarren (UAE) eta Thymen Arensmanen (Ineos) aurretik. Italiako txapeldunak 35 minutu eta bi segundo behar izan ditu 31,2 kilometroko ibilbidea egiteko, Castiglione delle Stiviere eta Desenzano del Garda udalerrien artean. Pogacarri 29 segundoko aldea atera dio helmugan, eta Arensmani, minutu bat eta zazpi segundokoa. Ā
Zazpigarren etapako erlojupekoan, aurtengo edizioko lehenengoan, Pogacar nagusitu zitzaion Gannari, baina oraingoan ez da halakorik gertatu, eta italiarrak mendekua hartu du.
Gannak hegan egin du: ibilbidearen hainbat tartetan, 70 km/h-ko abiaduran joan da, eta 35 minutu eta bi segundoan gelditu du erlojua. Saioaren lehendabiziko zatian, Pogacarrek egin du denborarik onena, baina bigarren zatian indarra galdu du, eta irabazleak baino 29 segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko.
Ineos taldearentzat egun bikaina izan da; izan ere, hiru txirrindulari sartu ditu lehenengo bost sailkatuen artean: Thymen Arensman izan da hirugarrena, eta Geraint Thomas sailkatu da laugarrena.
Magnus Sheffield (Ineos) saio ona egiten ari zen, eta ematen zuen Gannari etapa lehiatzeko moduan egongo zela, lehen zatian berak egin baitu bigarren denborarik onena, baina erorikoa izan du eta hor zapuztu dira bere aukera guztiak. Ā
Horrela, Ganna gailendu da Giroko bigarren eta azken erlojupekoan, eta Pogacarrek lidertza sendotu du, 3 minutu eta 41 segundo ateratzen baitizkio orain sailkapen nagusian gertuen duen aurkariari, Geraint Thomasi.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1. GANNA Filippo (INEOS) 35.02
2. POGACAR Tadej (UAE) +0.29
3. ARENSMAN Thymen (INEOS) +1.07
4. THOMAS Geraint (INEOS) +1.14
5. PLAPP Luke (Jayco AlUla) +1.18
6. TIBERI Antonio (Bahrain) +1.19
7. O'CONNOR Ben (AG2R) +1.25
8. FOSS Tobias (INEOS) +1.26
9. BJERG Mikkel (UAE) +1.28
10. AFFINI Edoardo (Visma) +1.30
Ā
SAILKAPEN NAGUSIA:
1. POGACAR Tadej (UAE) 50:00:09
2. THOMAS Geraint (INEOS) +3:41
3. MARTĆNEZ Daniel Felipe (BORA) +3:56
4. O'CONNOR Ben (AG2R) +4:35
5. TIBERI Antonio (Bahrain) +5:17
6. ARENSMAN Thymen (INEOS) +6:30
7. ZANA Filippo (Jayco AlUla) +7:26
8. BARDET Romain (dsm-firmenich) +7:52
9. FORTUNATO Lorenzo (Astana) +8:40
10. BAUDIN Alex (AG2R) +8:56
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.