McNultyk bereganatu du garaipena Giroko 15. etapan, eta Armirailek lidertzari eutsi dio
Brandon McNultyk (UAE Emirates) irabazi du 2023ko Italiako Giroko 15. etapa, igande honetan, maiatzaren 21ean, eguneko ihesaldian ibili ostean eguna garaipena bereganatuta biribilduta. Bestalde, Bruno Armirailek (Groupama-FDJ) lidergoari eutsi dio.
Seregno eta Bergamo arteko 195 kilometroko ibilbideari egin dio aurre tropelak. Etapa hasieran, mugimenduak egon dira tropelean, eta eguneko ihesaldia sortu da. Guztira, 17 txirrindulari batu dira lasterketa buruan: Davide Ballerini (Soudal-QuickStep), Simone Velasco (Astana Kazakhstan), Andrea Pasqualon (Bahrain Victorious), François Bidard (Cofidis), Ben Healy (EF Education-EasyPost), Niccolo Bonifazio, Laurens Huys (Intermarché-Circus-Wanty), Sebastian Berwick, Marco Frigo (Israel-Premier Tech), Einer Rubio, Jose Joaquin Rojas (Movistar), Alberto Dainese (Team DSM), Bauke Mollema (Trek-Segafredo), Brandon McNulty (UAE Team Emirates), Martin Marcellusi (Green Project–Bardiani–CSF–Faizanè), Vincenzo Albanese eta Francesco Gavazzi (Eolo Kometa).
Ihesaldiko taldeak bidea egin du, baina 2. mailako Miragolo San Salvatore mendateko igoeran, atzean geratu dira Dainese lehenengo eta Gavazzi ondoren. Mendatea jaitsi ostean, Niccolo Bonifaziok jo du erasoa. Italiarra bakarrik geratu da lasterketa buruan, iheskide izan dituenekiko zuloa irekita. Ihesaldiko taldea txikitu egin da. Valpianako (2. maila) igoeran amaitu da Bonifazioren abentura, eta sua piztu da ihesaldiko kideen artean. Hala, McNulty, Frigo eta Healy jarri dira buruan, beste guztiak atzean utzita. Igoerako azken txanpan, ordea, Healyk egin du aurrera, eta irlandarra bakarrik geratu da. Geroago, McNultyk atzean utzi du Frigo, Healyren bila joateko, eta estatubatuarrak lortu egin du Irlandakoa harrapatzea. Gauzak horrela, biak bakarrik geratu dira buruan.
Etapako azken mendatean atzean geratu den Frigok lanean jarraitu du aurretik zituen biekin bat egin nahian, eta italiarraren ekinak saria jaso du, aurreko biekin bat egitea lortu baitu azkenean.
Helmugarako 7 kilometro falta zirenean, erasoa jo du McNultyk, baina Healyk eta Frigok harrapatu egin dute. Largo Colle Apertoko maldan, Healyk jo du erasoa; McNultyk jarraitu egin dio, eta atzean geratu da Frigo. Dena den, lehenago gertatu bezala, Frigok ez du etsi, harrapatu egin ditu eta erasoa jo du, baina hiruren arteko esprintean McNukty nagusitu da, Healy izan da bigarren eta Frigo hirugarren.
Tropelak lasai hartu du eguna, baina Largo Colle Apertoko igoeran piztu da sua faboritoen artean. Joao Almeidak bizitu du erritmoa, eta berarekin batera aurreratu dira Geraint Thomas (Ineos Grenadiers), Primoz Roglic (Jumbo Visma), Damiano Carusso (Bahrain Victorious), Andreas Leknessund (Team DSM) eta Warren Barguil (Arkea Samsic), besteak beste. Lennard Kamna (Bora-hansgrohe) moztuta geratu da, baina helmugara iritsi aurretik bat egin du faboritoen taldetxoarekin. Hortaz, faborito guztiak bat eginda iritsi dira, irabazlearekiko 6 minutu eta 53 segundora. Armirail liderrak faboritoek baino 33 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko; hala ere, nahikoa izan da liderraren maglia arrosarekin jarraitzeko.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik izan: Armirail da liderra, 1 minutu eta 8 segundora du bigarrena, Thomas, eta 1 minutu eta 10 segundora hirugarrena, Roglic.
15. etapako sailkapena
1 - MCNULTY Brandon (UAE) 5:13:39
2 - HEALY Ben (EF E) d. b.
3 - FRIGO Marco (Israel - Premier Tech) d. b.
4 - MOLLEMA Bauke (Trek) + 1:51
5 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d. b.
6 - VELASCO Simone (Astana) + 2:26
7 - PASQUALON Andrea (Bahrain) d. b.
8 - HUYS Laurens (Intermarche) + 3:10
9 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) + 4:13
10 - BIDARD François (Cofidis) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - ARMIRAIL Bruno (Groupama) 56:17:01
2 - THOMAS Geraint (INEOS) + 1:08
3 - ROGLIC Primož Jumbo-Visma + 1:10
4 - ALMEIDA João (UAE) + 1:30
5 - LEKNESSUND Andreas (DSM) + 1:50
6 - CARUSO Damiano (Bahrain) + 2:36
7 - KÄMNA Lennard (BORA) + 3:02
8- DUNBAR Eddie (Jayco) + 3:40
9 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 3:55
10 - DE PLUS Laurens (INEOS) + 4:18
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.