Einer Rubio nagusitu da Giroko 13. etapan, eta Geraint Thomasek lidertzari eutsi dio
Einer Rubiok (Movistar) irabazi du Italiako Giroko 13. etapa, ostiral honetan, maiatzaren 19an, eta Geraint Thomasek (Ineos Grenadiers) lidertzari eutsi dio.
Etapako ibilbidea 75 kilometrora murriztu dute antolatzaileek, metereologiarengatik. Ondorioz, txirrindulariek ez dute igo behar izan Grand-Saint-Bernard mendatea; bai, ordea, Croix de Coeur eta Crans Montana mendateak, azken 75 kilometroetako ibilbidea ez baita aldatu.
Hasieratik erasoak eman dira tropelean. Lehenengo, Valentin Paret-Peintrek (AG2R Citroën) egin du aurrera, eta Croix de Coeurreko igoeran bat egin dute lasterketa buruarekin Jefferson Cepeda (EF Education-EasyPost), Thibaut Pinot (Groupama-FDJ), Bruno Armirail (Groupama-FDJ), Derek Gee (Israel-Premier Tech), Matthew Riccitello (Israel-Premier Tech) eta Einer Rubio (Movistar) txirrindulariek. Ondoren, igoeran, Gee, Rubio, Cepeda eta Pinot geratu dira lasterketa buruan, eta jaitsieran bat egin du haiekin Paret-Peintre.
Pixkanaka, ihesaldiko taldeak handitu egin du abantaila tropelarekiko, eta 3 minutu eta 40 segundorainoko errenta izan dute. Tropela nahiko lasai ibili da, baina helmugarako 25 kilometro falta zirenean erritmoa bizitu du Geraint Thomas liderraren Ineos Grenadiers taldeak; hala, ihesaldiko taldearekiko desabanbtaila murrizten hasi dira. Hala ere, Ihesaldiko boskoteak 2 minutu eta 56 segundoko abantailarekin ekin dio azken igoerari.
Helmugarako 12 kilometro falta zirenean erasoa jo du Pinotek eta harekin batera egin du aurrera Cepedak. Apur bat geroago, Rubiok egin du bat lasterketa buruarekin, eta, ondoren, Geek batu zaie.
Pinot behin eta berriz saiatu da aurrera egiten. Frantziarak hainbat eraso jo ditu, berriz geratu da buruan bakar-bakarrik, baina Cepedak erantzun egin dio berriro ere. Atzetik, sufrituta izan bada ere, Rubiok harrapatu egin ditu.
Pinot beste pare bat bider saiatu da aurrera egiten, baina ez du zuloa zabaltzea lortu. Hala, helmugarako 5 kilometro falta zirenean Cepedak jo du erasoa, eta abantailatxoa hartu du Pinot eta Rubiorekiko. Ekuardorrekoak, ordea, ez du asko iraun lasterketa buruan, Pinotek eta Rubiok berarekin bat egin baitute.
Hirukotea bat eginda heldu da azken kilometrora, eta haien artean lehiatu dute etapako garaipena. Hiruren arteko borrokan Einer Rubio nagusitu da, eta bera izan da irabazlea. Kolonbiarra izan da gehien sufritu duena igoeretan, baina, amaieran, saria lortu du ekinaren ekinez. Pinot izan da bigarren 8 segundora eta Cepeda hirugarren 11 segundora.
Bestalde, tropelean Ineos Grenadiersek ezarri du erritmoa, eta lasterketa irabazteko faboritoen artean ez da surik piztu, eta denek batera gurutzatu dute helmuga irabazlearekiko minutu bat eta 33 segundora.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketa handirik eman. Beraz, Geraint Thomas dago lehen postuan; 2 segundo ateratzen dizkio Primoz Roglic (Jumbo Visma) bigarrenari; eta, 22 segundo Joao Almeida (UAE Emirates) hirugarrenari.
13. etapako sailkapena
1 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) 2:16:21
2 - PINOT Thibaut (Groupama) +0:06
3 - CEPEDA Jefferson Alexander (EF E) +0:12
4 - GEE Derek (Israel) +1:01
5 - PARET-PEINTRE Valentin (AG2R) +1:29
6 - CARTHY Hugh (EF E) d. b.
7 - ALMEIDA João (UAE) +1:35
8 - DUNBAR Eddie (Jayco) d. b.
9 - THOMAS Geraint (INEOS) d. b.
10 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - THOMAS Geraint (INEOS Grenadiers) 51:20:01
2 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:02
3 - ALMEIDA João (UAE) +0:22
4 - LEKNESSUND Andreas (Team DSM) +0:42
5 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:28
6 - KÄMNA Lennard (BORA) +1:52
7 - DUNBAR Eddie (Jayco) +2:32
8 - ARENSMAN Thymen (INEOS) +2:45
9 - DE PLUS Laurens (INEOS) +3:08
10 - PINOT Thibaut (Groupama) +3:13
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.