Movistar Team
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oier Lazkano arabarra aukeratu du Movistarrek Valverde eta Sosari Italiako Giroan laguntzeko

Valverdek (42 urte) eta Ivan Sosak (24 urte) bigarren aldiz hartuko dute parte Giroan.
Oier Lazkano
Oier Lazkano. Irudia: Movistar Team

Oier LazkanoĀ arabarra Alejandro Valverde espainiarrarekin eta Ivan Ramiro Sosa kolonbiarrarekin (Asturiasko Itzulia irabazi berri du) batera arituko da datorren ostiralean Budapesten (Hungaria) hasiko den Italiako Giroaren 105. edizioan.

Valverdek (42 urte) eta Ivan Sosak (24 urte) bigarren aldiz hartuko dute parte Giroan. Murtziarrak hirugarren postua lortu zuen 2016an, eta kolonbiarrak 44. postua eskuratu zuen 2019an.

Oier Lazkano, Alejandro Valverde, Ivan Ramiro Sosa, Jose Joaquin Rojas, Jorge Arcas, Antonio Pedrero, Sergio Samitier eta William Barta txirrindulariek osatuko dute taldea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X