2022ko Giroak mendiko 6 etapa izango ditu, eta horietako 4 gainaldean amaituko dira
Maiatzaren 6tik 29ra jokatuko den Italiako Giroaren 2022. edizioak mendiko 6 etapa izango ditu, eta horietako 4 gainaldean amaituko dira, lasterketa arrosako antolatzaileek asteazken honetan jakinarazi dutenez.
Sei jardunaldi erabakigarri izango dira sailkapen orokorrari begira. Elastiko arrosaren azken irabazlea izandako Egan Bernal kolonbiarraren arabera, ibilbide oso gogorra osatzen dute etapok, tartean Etna eta Mortiroloko igoerak egongo direlarik.
"Goi-mendiko sei etapa hauekin argi dago 2022ko Italiako Giroa oso gogorra izango dela. Etnako lehen mendatea garrantzitsua izango da, eta sailkapen nagusian aldeak eragingo ditu lasterketaren lehen astean %Ā 100ean ez daudenen artean. Gero, Mortirolo gisako igoera mitikoak egongo dira, non txapeldun handiek txirrindularitzaren historiako kapitulu garrantzitsuak idatzi dituzten, Pantani eta beste txirrindulari askok bezala, Bernalek adierazi duenez.
Honako hauek izango dira mendiko 6 etapak:
1- Avola ā Etna (166 kilometro, 3.590 metroko desnibelarekin).
2- Isernia ā Blockhaus (187 kilometro, 4.990 metroko desnibelarekin).
3- Rivarolo Canavese ā Cogne (177 kilometro, 4.030 metroko desnibelarekin).
4- Saló ā Aprica (200 kilometro, 5.440 metroko desnibelarekin).
5- Ponte Di Legno ā Lavarone (165 kilometro, 3.740 metroko desnibelarekin).
6- Belluno ā Marmolada (Passo Fedaia) (167 kilometro, 4.490 metroko desnibelarekin).
Honakoak izango dira 2022ko Italiako Giroko etapak
1.a: maiatzak 6, Budapest ā Visegrad (195 km)
2.a: maiatzak 7, Budapest ā Budapest (9,2 km)
3.a: maiatzak 8 Kaposvar ā Balatonfüred (201 km)
4.a: maiatzak 10, Avola ā Etna (166 km)
5.a: maiatzak 11, Catania ā Messina (172 km)
6.a: maiatzak 12, Palmi ā Scalea (192 km)
7.a: maiatzak 13, Diamante ā Potenza (198 km)
8.a: maiatzak 14, Napoli ā Napoli (149 km)
9.a: maiatzak 15, Isernia ā Blockhaus (187 km)
10.a: maiatzak 17, Pescara ā Jesi (194 km)
11.a: maiatzak 18, Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia (199 km)
12.a: maiatzak 19, Parma ā Genoa (186 km)
13.a: maiatzak 20, Sanremo ā Cuneo (157 km)
14.a: maiatzak 21, Santena ā Turin (153 km)
15.a: maiatzak 22, Rivarolo Canavese ā Cogne (177 km)
16.a: maiatzak 24, Saló ā Aprica (200 km)
17.a: maiatzak 25, Ponte di Legno ā Lavarone (165 km)
18.a: maiatzak 26, Borgo Valsugana ā Treviso (146 km)
19.a: maiatzak 27, Marano Lagunare - Sanctuaire de Castelmonte (178 km)
20.a: maiatzak 28, Belluno - Marmoloda (Passo Fedaia) (167 km)
21.a: maiatzak 29, Verona-Verona (17 km)
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.