Bernalek bereganatu du Giroa eta Gannak azken erlojupekoa
Egan Bernal (INEOS Grenadiers) txirrindulari kolonbiarrak Italiako Giroaren 104. edizioa irabazi du igande honetan, hogeita batgarren eta azken etapan sailkapen nagusian zeukan abantailari eutsi ostean.
Horrela, Bernalek (24 urte) bere bigarren itzuli handia irabazi du, 2019ko Frantziako Tourrean nagusi izan ondoren. Ineoseko ziklista Italiako lasterketa handia irabazten duen bigarren kolonbiarra izango da horrenbestez; izan ere, 2014an Nairo Quintanak ireki baitzuen bidea bere herrialderako.
Damiano Caruso italiarrak (Bahrain) bigarren bukatu du, irabazlearengandik 1:29ra. Podiumeko azken postua Simon Yates britainiarrarentzat (BikeExchange) izan da, 4:15era. Maglia arrosa bereganatzeaz gain, Bernalek bi etapa garaipen eta lasterketako gazterik onenaren saria ere eskuratu ditu, eta Ineos bere taldea nagusitu da taldekako sailkapenean.
Bitartean, Ganna (INEOS Grenadiers), hasierako erlojupekoan gailendu zena, nagusitu da Giroa itxi duen erlojuaren aurkako proban ere (29,4 kilometrokoa) 33:48ko denborarekin. Munduko txapeldunak, gainera, zulatua izan eta Ā bizikletaz aldatu behar izan du.
Aitzitik, ezusteko horrek ez dio eragotzi eta irabaztea 12 segundoko tartea aterata Rémi Cavagna frantziarrari (Deceuninck-Quick STEP). Hori bai, Cavagnak ere ezbeharra izan du, hesi batzuen aurka jo baitu, eta denbora galdu. Hirugarren tokian Edoardo Affini italiarra (Jumbo-Visma) sartu da 13ra.
21. etapako sailkapena:
1 - GANNA Filippo (INEOS) 33:48
2 - CAVAGNA RƩmi (Deceuninck) +0:12
3 - AFFINI Edoardo (Jumbo) +0:13
4 - SOBRERO Matteo (Astana) +0:14
5 - ALMEIDA João (Deceuninck) +0:27
6 - WALSCHEID Max (Qhubeka) +0:33
7 - BETTIOL Alberto (EF) +0:34
8 - TRATNIK Jan (Bahrain) +0:42
9 - MOSCON Gianni (INEOS) +0:44
10 - KEISSE Iljo (Deceuninck) +0:47
-------------------------------------
Behin betiko sailkapen nagusia:
1 - BERNAL Egan (INEOS) 86:17:28
2 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:29
3 - YATES Simon (BikeExchange) +4:15
4 - VLASOV Aleksandr (Astana) +6:40
5 - MARTĆNEZ Daniel Felipe (INEOS) +7:24
6 - ALMEIDA João (Deceuninck) +7:24
7 - BARDET Romain (DSM) +8:05
8 - CARTHY Hugh (EF) +8:56
9 - FOSS Tobias (Jumbo) +11:44
10 - MARTIN Dan (Israel) +18:35
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.