Ewanek bigarren garaipena bereganatu du
Caleb Ewan (Lotto Soudal) txirrindulariak irabazi du asteazken honetan Carpi eta Novi Ligure artean korritu den Italiako Giroko 11. etapa (221 kilometro). Etapa lasaia izan da, eta australiarra nagusitasunez gailendu zaie Arnaud Demare (Groupama-FDJ) eta Pascal Ackermann (Bora-Hansgrohe) esprinterrei.
Lotto Soudaleko kideak 24 urte ditu eta bere ibilbide profesionaleko 34. garaipena erdietsi du, aurtengo Giroan lortu duen bigarrena, hain justu. Izan ere, lasterketako zortzigarren etapan ere garaile sartu zen helmugan.
Gaurkoan, bezperako etapa bereganatu zuen Demare azpiratu du Ewanek, nahiz eta frantziarrak gurpila harrapatu eta ezkerretik gainditzeko saiakera egin duen.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan; ondorioz, Valerio Conti (UAE-Team Emirates) italiarrak maillot arrosa soinean duela jarraitzen du. Erregulartasunari dagokionez, berriz, elastiko aldaketa gertatu da, Demare baita sailkapen horretako lider berria Ackermannen kaltetan.
Jardunaldiko ihesaldia hiru kidez egon da osatuta. Mirco Maestri (Bardiani-CSF), Marco Frapporti (Androni) eta Damiano Cima (Nippo Vini Fantini) italiarrak 195 kilometro eman dituzte tropelaren aurretik, baina euren ahalegina 25 kilometroren faltan amaitu da.
Astelehenean atseden hartu eta azken bi egunetan erabat lauak izan diren etapak korritu ostean, ostegun honetan ibilbidea aldatuko zaie parte-hartzaileei. Hamabigarren etapa Cuneon hasi eta Pinerolon bukatuko da (158 kilometro). Helmugara heltzeko 32 kilometroren faltan, aurtengo edizioko lehen mailako aurreneko mendatea igo beharko dute kirolariek: Montoso. 8,8 kilometroko luzera eta %Ā 9,5eko batezbestekoa duen gaina da, eta etapa amaierari gatza eta pipera jar diezaioke.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.