17. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pirazzik Bardianiren hirugarrena lortu du

Azken kilometroan erasoa jo, eta atzean utzi ditu ihesaldiko beste lau kideak. Helmugan keinu itsusi batekin ospatu du Bardianiren hirugarren garaipena Italiako Giroan.
18:00 - 20:00
Pirazzik Bardianiren hirugarrena lortu du

Stefano Pirazzik (Bardiani-CSF) Italiako Giroaren 17. etapa irabazi du, Sarnonico eta Vittorio Veneto artean (208 kilometro). Azken kilometroan erasoa jo du, eta atzean utzi ditu ihesaldiko beste lau kideak. Nairo Quintanak (Movistar) maglia rosa mantendu du.

Pirazziren lehenengo garaipena da profesionaletan, eta bere taldearen hirugarrena Giroko edizio honetan. Talde gonbidatua da Bardiani. Garaipena keinu itsusi batekin ospatu du italiarrak. Esan duenez, azken urteetako kritiken ondorioz pilatutako tentsioa askatu behar izan du helmugan.

Pirazzik atzean utzi zituen Matteo Montaguti (Ag2r), Thomas de Gendt (Omega Pharma-Quick Step), Tim Wellens (Lotto-Belisol) eta Jay McCarthy (Tinkoff-Saxo), Muro di Ca'del Poggion (4.) gora sortutako taldea. 25 txirrindularik osasutako ihesaldiko gogorrenak izan ziren. Igor Anton (Movistar) ihesaldi horretan zegoen.

15 minutu eta erdi beranduago heldu zen tropela. Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik egon, eta Quintanak jarraitzen du lider.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X