9. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pieter Weeningek irabazi du, ihesaldiaren ondoren

Orica-GreenEdgeko txirrindularia Malacarneri nagusitu zaio Sestolako helmugan. Cadel Evansek (BMC) lider jarraitzen du.
18:00 - 20:00
Pieter Weeningek irabazi du, ihesaldiaren ondoren

Pieter Weeningek (Orica-GreenEdge) Italiako Giroaren 9. etapa irabazi du, Lugo eta Sestola artean, 174 kilometroren ostean. 2. mailako mendatean bukatu da etapa. Cadel Evansek (BMC) sailkapen orokorreko lidergoa mantendu du.

Herbeheretakoa ihesaldian sartu zen, beste hamahiru txirrindularirekin, eta bukaerara arte eutsi zuen. Davide Malacarnerekin (Europcar) heldu zen, eta bera baino azkarragoa izan zen helmugan. Atzetik, Domenico Pozzovivok (Ag2r) ia minutu erdia kendu zion Cadel Evansi.

Ihesaldiko protagonistak honako txirrindulariak izan ziren: Berard (AG2R), RodrĆ­guez eta Bandiera (Androni), Barbin (Bardiani), Tanner (Belkin), Gatto (Cannondale), Bono (Lampre-Merida), Duque (Colombia), Monsalve (Neri Sottoli), Van der Sande (Lotto-Belisol), Weening (Orica-GreenEdge), Malacarne (Europcar), Puccio (Sky) eta Vorganov (Katiuxa).

9. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X