Azken ordua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiako Giroaren 19. etapa bertan behera utzi dute eguraldiagatik

"Eguraldi txarraren ondorioz eta ibilbide osoan elurra dela ikusita, Ponte di Legno - Val Martello etapa bertan behera uztea erabaki dugu".
18:00 - 20:00
Giroko 19. etaparen ibilibidea, guztiz elurtuta

Italiako Giroko antolatzaileek 19. etapa bertan behera uztea erabaki dute. Etapa gaur bertan lehiatzekoa zen.

"Eguraldi txarraren ondorioz eta ibilbide osoan elurra dela ikusita, Ponte di Legno - Val Martello etapa bertan behera uztea erabaki dugu".

Larunbateko etapa ere, edizio honetako 20. etapa, arriskuan dago arrazoi berberagatik. Ibilbidean Lavaredoko hiru mendateak daude, eta Costalunga (2ĀŖ),Ā San Pellegrino (2ĀŖ),Ā Giau (1ĀŖ) etaĀ Tre Croci (2ĀŖ) gainak.

Gaur igo behar zituzten Passo Tonale eta Passo Castrin guztiz elurtuta daude, baita Ponte di Legnoko irteera ere, zuri-zuri argitu du egunak bertan. Ondorioz, antolatzaileek etapa bertan behera utzi behar izan dute, atzo arazoari aurre egiten saiatu eta ibilbidea aldatu zuten arren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X