Frantziako Tourra
2025/07/16 - 10:23
2025eko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Auch - Hautacam (180,6 km)
Pirinioek beti jartzen dituzte txirrindulariak proban, eta hori argi eta garbi geratuko da etapa honetan.
2025/07/15 - 10:22
2025eko Tourraren 11. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Tolosa-Tolosa (156,8 km)
Atseden egunaren ostean, berriro izango da lehia lasterketan. Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte, hirugarren mailako bat eta laugarren mailako lau. Horietako guztietako hiru jardunaldiko azken berrogei kilometroetan izango dira.
2025/07/14 - 20:19
Lider aldaketa eta faboritoen arteko lehia, Frantziako Tourreko 10. etapako azken kilometroan
Ben Healy irlandarrak jantzi du Frantziako Tourreko liderraren maillota, 10. etapan hirugarren eginda. Simon Yates, Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard izan dira azken igoerako protagonista nagusiak.
2025/07/14 - 20:17
Simon Yatesek irabazi du Erdialdeko Mendikatean, eta Ben Healyk maillot horia lortu du, Frantziako Tourrean
Yates gailendu da, bakarka, 112. Frantziako Tourreko hamargarren etapan; izan ere, arrakasta izan duen ihesaldiko indartsuena izan da. Healy ere izan da ihesaldi horretan, eta irlandarrak sailkapen nagusiko lehenengo tokian jartzea erdietsi du.
2025/07/14 - 11:37
2025eko Tourraren 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Ennezat-Le Mont-Dore Puy de Sancy (163,5 km)
Txirrindulariek zortzi mendate igo beharko dituzte; horietatik zazpi, bigarren mailakoak. Mendiko etapa da, aldapan gora amaituko da eta 4.450 metroko desnibel metatua izango du.
2025/07/13 - 23:23
Joxean Fernandez 'Matxin': ''Joao gaixorik zegoen, gaizki''
UAE taldearen kirol zuzendaria Joao Almeidak lasterketa uzteko erabakiaz aritu da. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2025/07/13 - 23:02
Bingen Fernandez, Ion Izagirreren erorikoari buruz: ''Ikusi beharko dugu nola errekuperatzen den''
Gipuzkoarrak erorikoa izan du 9. etaparen hasieran, baina jarraitzeko moduan izan da. Mendiko etapen atarian, Izagirreren erorikoak bestelako ondoriorik ez izateko itxaropena agertu du Bingen Fernandez Cofidis taldearen kirol zuzendariak.
2025/07/13 - 19:36
Merlier belgikarrak Milan menderatu du esprintean eta Pogacarrek lidergoari eutsi dio
Tropelak helmugarako 700 metroren faltan harrapatu du Van der Poel, 170 kilometroko ihesaldia egin ostean.
2025/07/13 - 19:30
Frantziako Tourreko 9. etapa: Merlierren eta Milanen arteko buruz burukoa azken metroetan
Tim Merlierrek irabazi du Frantziako Tourreko 9. etapa, esprintean Jonathan Milan menderatuta. Eguneko protagonista Mathieu van der Poel izan da. Txirrindulari herbeheretarrak 170 kilometro egin ditu ihesi, eta helmugarako 700 metroren faltan harrapatu du tropelak.
2025/07/13 - 19:10
Joao Almeidak Frantziako Tourra utzi du
Châteaurouxeko helmugarako 80 kilometro falta zirenean tropeletik kanpo geratu ondoren, biziketatik jaitsi eta bere taldearen autora igotzea erabaki du.
2025/07/13 - 16:36
Ion Izagirrek erorikoa izan du Frantziako Tourreko 9. etapako lehen kilometroetan
Cofidis taldeko ziklista beste lau txirrindularirekin batera erori da, baina ez du aparteko minik hartu, eta, bizikleta aldatu ostean, lasterketan jarraitu du.
2025/07/12 - 21:24
Jonathan Milan esprinterrak bere palmaresa estreinatu du Tourrean
Txirrindulari italiarrak Wout van Aert belgikarra eta Kaden Groves australiarra gainditu ditu esprintean, eta Tadej Pogacar esloveniarrak liderraren elastikoari eutsi dio.
2025/07/12 - 19:59
2025eko Frantziako Tourreko 8. etapako azken kilometroa
Etapako irabazlea azken esprintean erabaki da. Jonathan Milan italiarra izan da nagusi, Wout van Aert belgikarraren eta Kaden Groves australiarraren aurretik helmugaratuta.
2025/07/12 - 15:27
2025eko Frantziako Tourraren 9. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Chinon - Chateauroux (174,1 km)
Etapa laua eta mendaterik gabea izango da, eta, beraz, aurreikuspenak betez gero, txirrindulariak tropelean ibiliko dira eta ihesaldi saiakera gutxi egongo dira.
2025/07/11 - 20:04
Frantziako Tourreko 7. etapa: Helmugatik 6 kilometrora izandako eroriko handia eta Pogacarren garaipena
Tadej Pogacar txirrindulari esloveniarra gailendu da 7. etapan, eta maillot horia jantzi du. Helmugatik 6 kilometrora eroriko handia izan da, eta, besteak beste, Joao Almeida, Enric Mas, Santiago Buitrago, Jack Haig eta Ben Healy joan dira lurrera.
2025/07/11 - 18:55
Pogacarrek irabazi du 7. etapa, eta maillot horia berreskuratu du
UAEko txirrindularia faboritoen taldeko esprintean nagusitu da, Jonas Vingegaard danimarkarraren eta Oscar Onley britainiarraren aurretik, eta Remco Evenepoel belgikarrak bi segundo galdu ditu.
2025/07/11 - 10:11
2025eko Tourraren 8. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Saint-Meen-le-Grand -Laval Espace Mayenne
Txirrindulariek mendate puntuagarri bakarra igo beharko dute, 4. mailakoa, Cote de Nuille-sur-Vicoin, helmugarako 16 kilometrora. Esprinterrek eta sailkapen nagusirako lehian ez dabiltzan ziklistek aukera ona izan lezakete garaipena jokatzeko.
2025/07/10 - 21:05
Bingen Fernandez: ''Mur-de-Bretagneko etapan, ihesaldia bilatuko dugu, ea sartzen garen''
Cofidis taldeko zuzendariaren iritziz, Mathieu van der Poel eta Tadej Pogacar, alegia, sailkapen nagusiko aurreneko biak, faborito nagusiak dira ostiraleko etapa eskuratzeko. Ostegunekoa "oso gogorra" izan dela esan du.
2025/07/10 - 19:42
Healyk irabazi du Viren (Normandia), bakarka, eta Van der Poelek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
EF Education taldeko txirrindulari irlandarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian izan diren zortzi gizonen artean, eta, helmugarako 43 kilometro falta zirenean erasoa jo eta gero, garaipen bikaina eskuratu du. Mathieu van der Poel ere izan da ihesaldian, eta berriro ere jarri da lider.
2025/07/10 - 19:35
Frantziako Tourreko 6. etapako azken aldapako igoera
Ben Healy (EF Education) txirrindulari irlandarrak irabazi du Frantziako Tourreko 6. etapa, ihes egin ostean azken 42 kilometroak bakar-bakarrik eginda. Quinn Simmons (Lidl-Trek) eta Michael Storer (Tudor) helmugaratu dira horren atzetik.