Frantziako Tourra
2023/07/13 - 19:21
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu du bakarka ihes eginda
Ormaiztegiko txirrindulariak lortzen duen Tourreko bigarren etapa da, 2016an irabazi zuenaren ondoren. Garaipen bikaina erdietsi du; maila handiko ihesaldi batean sartu da, eta, oraindik 30 kilometro geratzen zirela, aurrera jo du, eraso ederra eginez.
2023/07/13 - 10:54
Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)
Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte mendi ertaineko etapa honetan: lehen hirurak hirugarren mailakoak eta ondorengo biak bigarren mailakoak, azkena helmugarako ia 30 kilometrora.
2023/07/12 - 23:37
Philipsen, jaun eta jabe Tourreko esrintetan
Jasper Philipsenek irabazi du Frantziako Tourreko 11. etapa, eta bere laugarren garaipena bereganatu du aurtengo edizioan. Belgikarra lau esprintetan nagusitu da.
2023/07/12 - 19:56
2023ko Frantziako Tourreko 11. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourreko 11. etapa esprintean argitu da. Bideo hau tropeleko gizonik azkarrenen arteko borroka nolakoa izan den ikus daiteke.
2023/07/12 - 19:35
Philipsen, laugarren aldiz garaile aurtengo Tourrean
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 11. etapa, esprintean Groenewegen eta Bauhaus mendean hartuta. Ondorioz, belgikarrak lau etapa irabazi ditu aurtengo edizioan.
2023/07/12 - 15:40
Pello Bilbao: ''Oso pozik. Kostatu da, baina merezi izan du esfortzu guztiak honetara heltzeko''
Pello Bilbaok Tourreko 11. etapa hasi baino lehen 10. etapako bere garaipenari buruz hitz egin du, eta Bahrainekin berritu duen kontratuaz ere aritu da.
2023/07/12 - 11:27
Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Clermont-Ferrand-Moulins (179,8 km)
Jardunaldi historikoa izango da: Moulinsera iristean, Tourrak Frantzia kontinentaleko prefektura guztietatik igarota egongo da.
2023/07/12 - 00:48
Julen Bilbao, Pelloren aita: ''Hegaluzetxoa prestatu dut, tomatearekin, ospatzeko''
EITB Pello Bilbaoren aitarekin izan da Teleberri albistegia hasi denean; lehen albistea haren semearen garaipen historikoa izan da.
2023/07/12 - 00:31
Pello Bilbaok erakustaldia eman du, 10. etapan, garaipena eskuratzeko
Gernika-Lumoko txirrindulariak etapa bikaina egin du, eta merezita helmugaratu da aurreneko postuan. Gainera, sailkapen nagusiko bosgarren postuan jarri da.
2023/07/11 - 21:54
Pello Bilbaok 2023ko Frantziako Tourraren 10. etapa irabazi du
Bahrain-Victorius taldeko Gernika-Lumoko txirrindularia Issoiren nagusitu da, 2023ko Tourraren hamargarren etapan.
2023/07/11 - 21:18
Poz handia hartu dute Bahrain Victorious taldeko kideek, Pello Bilbaok Tourreko etapa irabazi ostean
Pello Bilbaok Frantziako Tourreko 10. etapa irabazi izanak poz handia eman die Bahrain Victorious taldeko kide guztiei.
2023/07/11 - 21:00
Xavier Florencio, Bahraineko kirol-zuzendaria: ''Garrantzitsuena etapa hau irabaztea zen, eta lortu dugu''
Xavier Florencio, Bahraingo kirol-zuzendaria, pozik agertu da, gainerako taldekideekin batera, Pello Bilbaoren garaipenagatik, eta duela gutxi hildako Gino Mader taldekidea gogoratu du.
2023/07/11 - 20:36
Pello Bilbao: ''Nire esprintik onena bota dut, Ginoren omenez''
Pello Bilbaok Tourreko 10. etapan lortutako bere garaipenari buruz hitz egin du, eta Gino Maderren omenez egin duela esprinta azaldu du.
2023/07/11 - 20:06
Pello Bilbao, podiumean Frantziako Tourreko 10. etapa irabazi eta gero
Pello Bilbao gernikarrak irabazi du Frantziako Tourreko 10. etapa, Vulcania eta Issoire artean. Bizkaitarra azkarrena izan da talde txiki bateko esprintean.
2023/07/11 - 20:03
Mikel Landa: ''Pellok oso ondo egin du gaur, eta merezi du''
Mikel Landa, Bahraineko euskal txirrindulariak, bere taldekide Pello Bilbaoren Tourreko 10. etapako garaipenaz hitz egin du.
2023/07/11 - 19:31
Pello Bilbaori Tourreko 10. etapako garaipena eman dion esprinta
Bideo honetan Frantziako Tourreko 10. etapako azken kilometroa ikus dezakezu. Helmugako esprintak Pello Bilbaori etapako garaipena eman dio.
2023/07/11 - 19:18
Pello Bilbao, garaile Issoireko helmugan
Gernikako txirrindularia talde txiki bateko esprintean nagusitu da, eta bosgarren jarri da sailkapen nagusian.
2023/07/11 - 11:02
Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Vulcania-Issoire (167,2 km)
Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.
2023/07/11 - 01:28
Pogacar: ''Vingegaardek eta biok norgehiagoka bizi-bizia dugu; elkarri erasotzen gabiltza egunero''
UAEko esloveniarrak, 2023ko Frantziako Tourraren lehen atseden egunean, lasterketaren egoera izan du aztergai. Jonas Vingegaard eta Tadej Pogacar lehia ikusgarria ari dira eskaintzen.
2023/07/10 - 17:14
Emakumezkoen Tourra 2024an hasiko da Rotterdamen
Lasterketa abuztuaren 12an hasiko da, eta abuztuaren 18an amaituko da, baina zortzi etapa izango ditu, asteartean, hilaren 13an, jardunaldi bikoitza izango baitute parte hartzaileek, tartean, erlojupeko bat Rotterdameko kaleetan.