Frantziako Tourra
2024/07/10 - 10:28
2024ko Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Evaux les Bains - Le Lioran (211 km)
Azken zatiak proban jarriko du nor etorri den indarrekin Tour honetara, Lioran zailtasun handiko lau mendaterekin osatuta baitago.
2024/07/09 - 21:46
Pello Bilbao: ''Segur aski, asteazkeneko etapa ihesaldian jokatuko da''
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarraren iritziz, 2024ko Frantziako Tourraren hamaikagarren etapa, alegia, Erdialdeko Mendigunean ibiliko den jardunaldia, "oso zaila" izango da, hainbat ziklista ibiliko baitira ihesaldiaren bila.
2024/07/09 - 21:36
Txirrindulari gazteen emaitza onen gorakada azken urtetan datuetan
Azken urte hauetan 23 urte azpiko txirrindularien emaitzak geroz eta hobeak izaten ari dira. Xabier Usabiagak 23 urte azpiko txirrindularien emaitzak nabarmendu ditu "On Tour" saioan, 10. etaparen ondoren. Mugarri garrantzitsuenak eta lasterketa guztien puntuen ehunekoak aztertu ditu.
2024/07/09 - 20:21
Frantziako Tourreko 10. etapako azken kilometroa
Jasper Philipsen belgikarra izan da 2024ko Frantziako Tourreko hamargarren etapako esprintean azkarrena. Sailkapen orokorrean ordea, ez da aldaketa esanguratsurik izan.
2024/07/09 - 10:50
2024ko Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Orleans - Saint Amand Montrond (187,3 km)
Errepideetara itzultzeko modu lasaia izango da, ibilbidea laua izango baita ia osorik, eta mendaterik gabea.
2024/07/08 - 21:23
Aleksandr Vlasovek Frantziako Tourra utzi du, orkatila hautsita, igandean izandako eroriko honengatik
Red Bull-Bora-Hansgrohe taldeko txirrindulari errusiarra 9. etapan jausi zen, helmugarako 50 bat kilometrora, eta ezingo du irten asteartean jokatuko duten 10. etapan. Hala, Primoz Roglicek ez du izango Vlasoven laguntza mendiko etapetan.
2024/07/07 - 23:02
Anthony Turgisek irabazi du lurbideko etapa ikusgarria, eta Alex Aranburu laugarren izan da
Goi-mailako ikuskizuna eman dute txirrindulariek Frantziako Tourreko 9. etapan. Tadej Pogacarrek hainbat aldiz jo du erasora lurbidean, baina Jonas Vingegaardek ondo erantzun dio, taldekideen laguntzarekin. Anthony Turgis nagusitu da helmugan, eta Alex Aranburuk laugarren amaitu du.
2024/07/07 - 20:47
Pello Bilbao: ''Taldean lan ona egin dugu, une oro elkar zaintzen''
Bahrain taldeko euskal txirrindularia egindako etaparekin pozik agertu da. Uste baino denbora gehiago galdu dutela onartu, baina talde moduan lan ona egin dutela adierazi du.
2024/07/07 - 20:43
Mikel Landa: ''Ez gaude ohituta horrelako etapak lehiatzera, azkenean denok batera iritsi gara; beraz, pozik''
Mikel Landak lan bikaina egin du Frantziako Tourreko 9. etapan, Remco Evenepoel taldeburuari onenen artean egoten lagunduta. Murgiko (Araba) txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du etapa ostean.
2024/07/07 - 20:37
Alex Aranburu: ''Dena ematen saiatu gara, baina azkenean ez da atera''
Movistar taldeko txirrindulariak laugarren egin du Frantziako Tourreko 9. etapan.
2024/07/07 - 20:30
Frantziako Tourreko 9. etapako azken kilometroetako unerik onenak eta amaierako esprinta
Frantziako Tourreko 9. etapa ikuskizun ederra izan da. Tadej Pogacarrek (UAE) hainbat aldiz jo du erasora lurbidean, baina Jonas Vinegegaardek (Visma) ondo erantzun dio, taldekideen laguntzarekin. Anthony Turgis (TotalEnergies) txirrindulari frantziarra izan da azkarrena helmugan.
2024/07/07 - 20:14
Turgis garaile etapa amaierako esprintean; Aranburu laugarren izan da
Turgis izan da ihesaldiko azkarrena, David Romo, Alex Aranburu, Tom Pidcock eta Derek Gee txirrindulariekin lehiatu ostean garaipenaren bila.
2024/07/07 - 20:10
Pogacarrek, Vingegaardek eta Evenepoelek ikuskizun bikaina eman dute Tourreko 9. etapako 'sterrato' zatietan
Frantziako Tourreko 9. etapa ikusgarria izan da. Hainbat 'sterrato' zati izan ditu, eta txirrindulariek ikuskizun bikaina eman dute. Tadej Pogacar liderra, Remco Evenepoel (sailkapen nagusiko bigarrena) eta Jonas Vingegaard (hirugarrena) nor baino nor gehiago ibili dira.
2024/07/06 - 19:57
Biniam Girmay eritrearrak irabazi du etapa, esprintean, bigarrenez
Biniam Girmayk bigarren garaipena lortu du larunbat honetan Frantziako Tourrean, Jasper Philipsen belgikarra esprint itxi batean menderatuta. Tadej Pogacar esloveniarrak arazorik gabe eutsi dio sailkapen nagusiko lidergoari.
2024/07/06 - 19:45
Girmayk maisuki bereganatu du bere bigarren etapa Frantziako Tourrean
Azken kilometroan errepideak gorantz egin du, eta Biniam Girmay eritrearra izan da azkarrena esprintean, Jasper Philipsen eta Arnaud De Lieren aurretik. Alex Aranburu bederatzigarren tokian helmugaratu da.
2024/07/06 - 10:38
2024ko Frantziako Tourraren 9. etapako profila eta ibilbidea: Troyes - Troyes (199 km)
Laugarren mailako lau mendate igo beharko dituzte, baina, oro har, ibilbide osoa izango da gorabeheratsua. Horrek arazoak eragin diezazkioke baten bati, egunotan pilatutako nekeagatik.
2024/07/05 - 23:17
Evenepoel jaun eta jabe izan da Frantziako Tourreko lehen erlojupekoan
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarra hasieratik gailendu da faborito nagusien artean, eta bere lehen garaipena lortu du Frantziako Tourrean.
2024/07/05 - 21:01
Oier Lazkano: ''Dena eman dut erlojupekoan, eta oso pozik nago''
Oier Lazkanok (Movistar) 21. postuan amaitu du 7. etapako erlojupekoa, Remco Evenepoel irabazlearengandik 1 minutu eta 41 segundora. Txirrindulari gaztea pozik agertu da egindako lanarekin.
2024/07/05 - 20:14
Pello Bilbao: ''Nahiko gustura nago egindako lanarekin''
Remco Evenepoel belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa (00:28:52) ostiral honetako zazpigarren etapan. Lehen euskalduna, berriz, Pello Bilbao izan da, eta irabazleak baino minutu bat eta 30 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea egiteko.
2024/07/05 - 20:09
Evenepoel gailendu da erlojupekoan, Pogacar eta Roglicen aurretik
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen erlojupekoa. Tadej Pogacar izan da bigarrena (12 segundora), Primoz Roglic hirugarrena (34ra) eta Jonas Vingegaard laugarrena (37ra). Ikusi faborito nagusien helmugaratzea.