2024ko Frantziako Tourraren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Piacenza-Turin (230,5 km)
2024ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa uztailaren 1ean jokatuko dute, astelehenez, eta probaren 111. ekitaldiko luzeena izango da. Beste egun batez, Italian egingo dute, osorik; irteera Piacenzan izango da, 11:15ean, eta helmugaratzea, 16:57tik 17:30era bitartean, ordea, Turinen. Etapak ibilbide laua du, eta horrek egin lezake esprinta egotea; esan beharra dago, halaber, 230,5 kilometro dituela, eta, beraz, aurtengo Tourraren luzeena dela.
Lasterketako lehen bi etapetan, txirrindulariek hainbat mendate igo beharko dituzte; hirugarrenean, ordea, aurreikuspena da esprinterrek eta iheslariek hartzea protagonismoa. Ihesaldian sartu nahi dutenek, baina, lan zaila izango dute; gizon azkarren taldeak tropela kontrolpean izaten saiatuko dira, jakin badakitelako abagune bikaina dutela egun honetan.
Hiru igoera puntuagarri egin beharko dituzte ziklistek, 4. mailakoak hirurak; laburrak dira, ez dira gogorregiak (batez bestekorik handiena duena, Cote de Barbaresco, % 6,5ekoa da), eta ez daude Turingo helmugatik gertu: azkena, Cote de Sommariva Perno, amaieratik 46 kilometrora dago. Hunkigarria izango da Tourra Cote de Tortone mendatetik pasatzea; inguru horretan, Fausto Coppi bizi zen eta bertan hil zen 1960an. Hartara, Frantziako Tourrak txapeldun historiko handi hori omenduko du (Coppik bi aldiz irabazi zuen Tourra, 1949an eta 1952an).
Turinen amaituko da 111. Frantziako Tourraren hirugarren etapa, eta guk zuzenean ikusi ahalko dugu, EITBren bidez, eitb.eus-en 13:05ean eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (uztailak 1)
Ibilbidea: Plaisance-Torino
Distantzia: 230,5 km
Goranzko desnibel metatua: 1.100 m
Hasiera-ordua: 11:15
Amaiera-ordua: 16:57 (43 km/h) | 17:12 (41 km/h) | 17:33 (39 km/h).
Mendiko saria: Cote de Tortone-Fausto Coppi (4. mailakoa), 70,5. kilometroan; Cote de Barbaresco (4. mailakoa), 155,8. kilometroan; Cote de Sommariva Perno (4. mailakoa), 181,1. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.