La Planche des Belles Fillesek erlojupekoa hartuko du Parisera heldu baino lehen
Frantziako Tourreko ibilbideetan duela gutxi agertu bada ere, oso garrantzitsua bihurtu da La Plances des Belles Filles, eta 2020ko edizioan, gainera, erabakigarria izan daiteke, Parisera heldu baino egun bat lehenago jokatuko baita erlojuaren kontrako igoera gogor hori.
Datorren urteko edizioa beste urte batzuetan baino lehenago hasiko da, udan Tokion Olinpiar Jokoak egingo direnez lehenago bukatu behar delako lasterketa. Beraz, ekainaren 27an hasiko da 2020ko Tourra, Nizan.
2020koa Tour klasikoa izango da, ezusteko gutxikoa. Etapa lauak eta erdi-mendiko etapak izango dira lehen astean, bi jardunaldi jokatuko dira Pirinioetan, azken astean helduko dira Alpeak, eta La Planche des Belles Filles, azken-aurreko egunean.
Christian Prudhomme zuzendariak gaur emango du ibilbidearen berri, baina nobedade asko filtratu dira jada.
Lehenengo bi etapak Nizan jokatuko dira, gizon azkarrei zuzenduta bata eta erdi-mendiko jardunaldia bestea. Hortik Frantziako Erdialdeko Mendigunera abiatuko dira, eta, besteak beste, Tourrean inoiz igo ez duten Mont Aigoual mendatea igoko dute.
Bigarren astean, Pirinioak agertuko dira, eta bi etapa jokatuko dira bertan: Peyresourden amaituko da bata, Loudenviellen, hain zuzen ere, Aspet, Ares eta Beles igo ondoren, eta bestea Larunsen amaituko da, Tourmalet, Soulor eta Aubisque igaro eta gero.
Atlantikoko kostaldeko jardunaldietan, haizea izango da protagonista, Alpeetara heldu baino lehen. Etapa horien berri ez dute eman, baina Alpe d'Huez mitikoa igoko omen dute berriro.
Eta nobedaderik garrantzitsuena La Planche des Belles Filleseko etapa izango da, erlojuaren kontrako etapa, maldan gora, Parisko Eliseoko Zelaietara heldu baino egun bat lehenago.
Elastiko horia aurretik erabakita ez badago, hori izango da podiuma erabakitzeko azken aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.