Espainako Vuelta
2025/05/10 - 22:35
Demi Vollering berriro garaile
Demi Vollering (FDJ-Suez) txirrindulari herbeheretarrak garaipena lortu du aurten ere Espainiako Vueltan, azken etapa eta sailkapen orokorra irabazita.
2025/05/09 - 18:23
Marianne Vos herbeheretarrak beste garaipen bat lortu du 6. etapan, eta Volleringek lider jarraitzen du
Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa), bere aldetik, 10 onenen artean sailkatu da berriro, 9. postuan helmugaratu baita.
2025/05/08 - 20:01
Vollering nagusitu da Lagunas de Neilan, eta liderraren elastikoa jantzi du; Ostolaza, bosgarren
Demi Vollering da Vueltako lider berria, bosgarren etapan garaipena bereganatu ostean. Usoa Ostolaza bosgarren izan da etapan, eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan da.
2025/05/07 - 21:13
Anna van der Breggenek garaipen handia lortu du Borjan, Espainiako Vueltan, eta Gerritsek lider jarraitzen du
Van der Breggenek (SD Worx-Protime), hiru denboraldiz lehiatik kanpo egon eta gero, bigarren kokatu da sailkapen nagusian, eta lau segundora du taldekidea. Ostegunean, lasterketa aurrenekoz amaituko da mendatean, Lagunas de Neilan, hain zuzen ere.
2025/05/06 - 22:09
Femke Gerritse nagusitu da Huescan, esprintean, eta Espainiako Vueltako lider berria da
SD Worx-Protimeko txirrindularia izan da azkarrena azken metroetan. Marianne Vos bigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian ere bigarren postura igo; Vosek eta Paternoster aurreko liderrak hamabi segundora dute Gerritse. Ane Santestebanek mendiko sailkapeneko lehen tokian jarraitzen du.
2025/05/05 - 21:14
Vosek irabazi du Sant Boi de Llobregateko esprinta, eta Paternoster jarri da lider Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da onena etapako azken metroetan, eta Paternoster (Liv AlUla) bigarren helmugaratu da. Italiarrak jantzi du maillot gorria, sailkapen nagusiko aurreneko postuan baita; SD Worx Gerritse bi segundora du.
2025/05/02 - 19:19
Laboral Kutxak badu taldea Vueltarako
Yuliia Biriukova, Arianna Fidanza, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Debora Silvestri, Alba Teruel eta Laura Tomasi dira zazpi aukeratuak.
2025/04/04 - 18:35
Caja Rural 2025eko Espainiako Vueltan izango da, baina Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma ez
Antolatzaileek ostiral honetan iragarri dituzte abuztuaren 23a eta irailaren 14a bitartean egingo den 80. edizioan lehiatuko diren 23 taldeak.
2025/02/28 - 18:10
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa 2025eko Emakumezkoen Vueltan izango da
Antolatzaileek UCI ProTeams eta UCI Continental kategoriako zortzi talde gonbidatu dituzte, tartean Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.
2025/01/21 - 23:02
Caja Ruralek aurkezpen ekitaldia egin du, asteartean: taldeak hamar txirrindulari berri ditu
Tartean, bost euskal ziklista arituko dira, 2025ean, Caja Rural-Seguros RGA taldean. Oraindik baieztatuta ez badago ere, baliteke aurten Espainiako Vueltan izatea.
2025/01/14 - 22:38
Jonas Vingegaard Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan arituko da 2025ean
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak Algarveko Itzulian hasiko du denboraldia, otsailaren 19tik 23ra bitartean. "Frantziako Tourra izango dut helburu nagusi", adierazi du, eta nabarmendu du, halaber, "asko" gustatuko litzaiokeela Espainiako Vuelta irabaztea.
2024/12/20 - 10:45
Gorka Sorarrain: ''Etxeko etapa hori oso berezia izango da''
Kontuan hartuta Nafarroak etapa bat hartuko duela, Caja Rural taldea arrastoa uzten ahaleginduko da.
2024/12/19 - 20:50
2025eko Espainiako Vueltan Sendaviva-Larra-Belagua eta Bilbo-Bilbo etapak egingo dituzte
Hain zuzen ere, Nafarroan jokatuko duten etapa hamargarrena izango da, eta irailaren 2an egingo dute, eta Bizkaikoa, ordea, hamaikagarrena, irailaren 3an jokatuko dute. Hurrengo Espainiako Vuelta Italian hasiko da, Piemonten, abuztuaren 23an, eta irailaren 14an bukatu, Madrilen.
2024/12/02 - 16:02
2025eko Espainiako Vuelta Piamontetik aterako da, Italiatik
Vuelta seigarrenez aterako da atzerritik, eta lehen aldiz, Italiatik.
2024/09/08 - 22:42
Roglicek laugarren aldiz bereganatu du Espainiako Vuelta
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vuelta. Ben O'Connor izan da bigarrena eta Enric Mas hirugarrena. Madrilen lehiatu den azkeneko etapan, berriz, Stefan Küng gailendu da.
2024/09/07 - 21:12
Eddie Dunbar irlandarra nagusitu da Picon Blancon
Dunbar bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu 38 minutu eta 37 segundoko denbora eginda; Enric Mas 7 segundora helmugaratu da, Roglic 10era, Richard Carapaz 12ra eta Urko Berrade 14ra.
2024/09/06 - 19:55
Roglicek lidertza eskuratu du Moncalvillon
Red Bull taldeko txirrindulari esloveniarrak erasoa jo du etapako azken kilometroetan, Aleksandr Vlasov taldekidearekin batera, eta garaipena lortu du, oposiziorik gabe.
2024/09/05 - 23:42
Urko Berrade: ''Argi nuen atzetik egindako erasoa egin behar nuela, denak ustekabean harrapatzeko''
Kern Pharmako txirrindulari iruindarrak Espainiako Vueltako 18. etapa irabazi du, Izkin, eta senideak izan ditu gogoan, garaipena lortuta: "Sinetsi ezinik jarraitzen dut", adierazi du.
2024/09/05 - 23:30
Honela bizi izan du Kern Pharmak Urko Berradek Izkin lortutako garaipena
Txirrindulari iruindarrak eskuratu du garaipena 2024ko Espainiako Vueltako 18. etapan, eta, horrenbestez, Nafarroako taldeak hiru etapa ditu irabazita, aurtengo ekitaldian. Juanjo Oroz kirol zuzendaria eta Pablo Castrillo eta Pau Miquel taldekideak biziki hunkitu dira.
2024/09/05 - 19:33
Urko Berradek bereganatu du garaipena Maeztu-Izkiko Parke Naturalean amaitutako Vueltako 18. etapan
Nafarroako txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltako 18. etapa, Gasteiz eta Maeztu-Izkiko Parke Naturalaren artekoa. Kern Pharmakoak helmugarako bost kilometro falta zirenean jo du eraso erabakigarria. Ben O'Connorrek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.