Marianne Vos herbeheretarrak beste garaipen bat lortu du 6. etapan, eta Volleringek lider jarraitzen du
Marianne Vos (Visma) herbeheretarrak beste garaipen bat lortu du emakumezkoen Espainiako Vueltan, Mischa Bredeworld (Worx-Protime) herrikidea esprintean menderatuta 6. etapan, Becerril de Campos eta Baltanas (Palentzia) artean 126,7 kilometroko ibilbidearekin lehiatu den azken-aurrekoan.
Azken hiru urteotan 6. garaipena lortu du larunbat honetan Cotobello mendatean (Asturias) amaituko den Vueltan.
Bestalde, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) 10 onenen artean sailkatu da berriro, 9. postuan helmugaratu baita.
Demi Vollering (FDJ-Suez) liderrak 45 segundora du Ana van der Breggen (Work-Protime) herrikidea, eta 46ra Marlen Reusser (Movistar) suitzarra. Ostolaza 8. postuan dago sailkapen nagusian, 2 minutu eta 26 segundora.
Jardunaldiak beste ihesaldi bat izan du, 19 txirrindularik osatutakoa, eta aurkari arriskutsuak zeuden horien artean, sailkapen nagusian garaipena lortzeko hautagaiei aurre egiteko modukoak. Hori dela eta, ihesaldiak 35 kilometro iraun du.
Ez da lasaitasunik iritsi tropelera. Hirukote batek alde egin du berriro, eta minutu batetik gorako aldea izan du, baina Visma taldeak Vosekin beste garaipen bat lortzeko egindako lanak bertan behera utzi ditu saiakera hori eta Liane Lipperten (Movistar) beste saiakera bat.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- VOS Marianne (Visma) 3:00:09
2.- BREDEWOLD Mischa (SD Worx) d. b.
3.- WOLLASTON Ally (FDJ-SUEZ) d. b.
4.- GILLESPIE Lara (UAE) d. b.
5.- STEIGENGA Nicole (AG Insurance) d. b.
6.- SKALNIAK-SOJKA Agnieszka (CANYON) d. b.
7.- FERGUSON Cat (Movistar) d. b.
8.- JASTRAB Megan (Picnic) d. b.
9.- OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) d. b.
10.- WOLFF Imogen (Visma) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- VOLLERING Demi (FDJ) 15:18:08
2.- VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) +0:45
3.- REUSSER Marlen (Movistar) +0:46
4.- KERBAOL Cedrine (EF Education) +1:49
5.- MARKUS Riejanne (Lidl) +2:05
6.- LABOUS Juliette (FDJ) +2:09
7.- FISHER-BLACK Niamh (Lidl) +2:19
8.- OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +2:26
9.- TRINCA COLONEL Monica (Liv) +2:35
10.- KASTELIJN Yara (Fenix) +2:57
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.