Rigoberto Uran nagusitu da Tentudian eta Evenepoelek lidergoari eutsi dio
Rigoberto Uranek (EF Education-EasyPost) irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa, asteazken honetan (irailak 7) Aracena eta Tentudiako Monasterioa artean egin dena, 162,3 kilometroko ibilbidearekin. Remco Evenepoelek (Quick-Step Alpha Vinyl) lider jarraitzen du.
Eguneko albistea izan da Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) Vuelta utzi duela bezperan, 15. etapan, izan zuen erorikoaren ondorioz. Esloveniarra sailkapen nagusiko bigarren postuan zegoen liderrarekiko minutu t'erdi baino gutxiagora. Roglic lasterketan ez egoteak sailkapen nagusia aldatu du, eta Movistarrek protagonismo handiagoa hartu du tropelean, Enric Mas bigarren baitago orain.
Eguneko ihesaldian egon diren txirrindularien artean erabaki da etapa garaipena. Maila handiko txirrindulariz osatutako talde batek, ihes egin du tropeletik eta azkeneraino iritsi da. Quentin Parcher (Groupama-FDJ), Jesus Herrada (Cofidis) eta Marc Soler (UAE Team Emirates) Uranekin batera iritsi dira azken txanpara, eta kolonbiarra nagusitu da, amaierarako 200 metro falta zirenean erasoa jo eta frantziarra eta bi espainiarrak atzean utzita. Parcher izan da bigarren, eta Herrada hirugarren. Solerrek laugarren amaitu du, Uranekiko 15 segundora. Vuelta irabazteko faboritoak tropelean iritsi dira, 5 minutu eta 11 segundora.
Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Evenepoelek. Belgikarrak 2'01"eko abantaila du bigarren den Masekiko eta 4'51" ateratzen dio hirugarren postuan dagoen Ayusori. Carlos Rodriguez (Ineos Grenadiers) da laugarren 5'20"ra eta Miguel Angel Lopez (Astana) bosgarren 5'33"ra.
Ostegun honetan 18. etapa jokatuko da, 192 kilometroko ibilbidea izango duen Trujillo eta Piornal artekoa.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - URÁN Rigoberto (EF Education-EasyPost 3:42:28
2 - PACHER Quentin (Groupama) d.b.
3 - HERRADA Jesús (Cofidis) +0:02
4 - SOLER Marc (UAE) +0:15
5 - ELISSONDE Kenny (Trek) +0:26
6 - CHAMPOUSSIN Clément (AG2R) +0:29
7 - DE MARCHI Alessandro (Israel) +0:46
8 - JUNGELS Bob (AG2R) +0:55
9 - GESBERT Élie (Arkéa) +1:09
10 - CRADDOCK Lawson (BikeExchange) +1:30
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 65:14:05
2 - MAS Enric (Movistar) +2:01
3 - AYUSO Juan (UAE) +4:51
4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +5:20
5 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) +5:33
6 - ALMEIDA João (UAE) +6:51
7 - ARENSMAN Thymen (DSM) +7:46
8 - O'CONNOR Ben (AG2R) +9:11
9 - URÁN Rigoberto (EF Education) +9:33
10 - HINDLEY Jai (BORA) +11:40
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen
Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.