Arensman nagusitu da Sierra Nevadan eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Thymen Arensmanek (DSM) irabazi du Espainiako Vueltako 15. etapa, Martos eta Hoya de la Mora (Sierra Nevada) artean egin dena 149,6 kilometroko ibilbidearekin. Remco Evenepoelek (Quick Step - Alpha Vinyl) lidertzari eutsi dio.
Arensmanek bere lehen garaipen handia bereganatu du igande honetan (irailak 4) amaierarako 7 kilometro falta zirenean erasoa jo eta bakarrik helmugara iristita. Enric Mas (Movistar) izan da bigarren 1'22"ra eta Miguel Angel Lopez (Astana) hirugarren 1'25"era. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) 1'44"ra gurutzatu du helmuga eta Remco Evenepoelek 1'59"ra.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Evenepoel; belgikarrak 1'34"ko abantaila du Roglicekiko eta 2'01"ekoa Masekiko. Juan Ayuso (UAE Emirates) liderrarekiko 4'49"ra dago eta Carlos Rodriguez (Ineos Grenadiers) 5'16"ra.
Etapa nagusienetakotzat jotzen den etapa ziztu bizian atera da Martosetik, ihesaldi azkar bat sortzeko interesak iraulita. Kelderman, sailkapen nagusiko zortzigarrena, erori egin da, Pozzovivo erretiratu, eta azkenean tropelari erronka botatzea erabaki duten 28 txirrindulari elkartu dira, tartean Carapaz, Nibali, Hugh Carthy, Rohan Dennis eta Jay Vine mendiko liderra.
Espedizioan Evenepoel, Roglic, Rodríguez eta Ayuso. Gogorrenetakoa Puerto del Castillo izan da (3. Mailakoa, 6,8 km % 4,5ean), non Vinek, Pico Jano eta La Fancuayaren konkistatzaileak, puntu gehien lortu ditu.
Ihesaldia 5 minuturen bueltan egonkortu denean, Lawson Craddock txapeldun estatubatuarrak eraso egin du aurrean, jarraitzaileen eta faboritoen taldearen aurrean pultsua bota nahian. Amerikarrak jendetza handiz zeharkatu du Granada, eta Purche gaina ere gainditu du (1. mailakoa, 9,1 km % 7,6ra eta 17ko aldapak), baina ordurako gainean zuen Vine, eta aise irten da taldetik.
Etapako sailkapena:
1 - ARENSMAN Thymen (DSM) 4:17:17
2 - MAS Enric (Movistar) +1:23
3 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) +1:25
4 - VINE Jay (Alpecin) +1:30
5 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:44
6 - O'CONNOR Ben (AG2R) d. b.
7 - AYUSO Juan (UAE) +1:55
8 - HINDLEY Jai (BORA) d. b.
9 - MEINTJES Louis (Intermarché) d. b.
10 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +1:59
Sailkapen nagusia:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 56:40:49
2 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:34
3 - MAS Enric (Movistar) +2:01
4 - AYUSO Juan (UAE) +4:49
5 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +5:16
6 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) +5:24
7 - ALMEIDA João (UAE) +7:00
8 - ARENSMAN Thymen (DSM) +7:05
9 - O'CONNOR Ben (AG2R) +8:57
10 - HINDLEY Jai (BORA) +11:36
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen
Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.