Jay Vinek beste etapa bat irabazi du La Fancuayan
Jay Vine (Alpecin Deceuninck) australiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko zortzigarren etapa, Pola de Laviana eta Colláu Fancuaya artean (153,4 km).Bestalde, Remco Evenepoel belgikarrak (Quick-Step) eutsi dio maillot gorriari.
Joan den ostegunean Pico Janon irabazle izan zen Vinek bakarkako garaipena lortu du La Fancuayako gailurrean, 4:05:26ko denborarekin, batez beste 37,5 km/orduko abiaduran.
Vueltako txirrindulari errebelazioak 43 segundo atera dizkio Marc Solerri (UAE) eta 1: 20 minutu Remco Evenepoel liderraren taldeari. Azken hori Enric Masekin (Movistar) eta Primoz Roglicekin (Jumbo Visma) batega heldu da helmugara.
Sailkapen nagusian Evenepoelek jarraitzen du agintean, Enric Mas 28 segundora eta Roglic 1:01 minutura dituelarik. Carlos Rodríguez (INEOS) laugarren postuan dago 1:47ra.
Igande honetan bederatzigarren etapa jokatuko da Villaviciosa eta Les Praeres artean (Nava), 171,4 km-koa.
8. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - VINE Jay (Alpecin) 4:05:25
2 - SOLER Marc (UAE) +0:43
3 - TAARAMÄE Rein (Intermaché) d.b.
4 - PINOT Thibaut (Groupama) +0:47
5 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +1:20
6 - MAS Enric (Movistar) d.b.
7 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.
8 - YATES Simon (BikeExchange) +1:33
9 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.
10 - REICHENBACH Sébastien (Groupama) +1:42
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 29:28:19
2 - MAS Enric (Movistar) +0:28
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +1:01
4 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +1:47
5 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:54
6 - AYUSO Juan (UAE) +2:02
7 - YATES Simon (BikeExchange) +2:05
8 - ALMEIDA João (UAE) +2:44
9 - HINDLEY Jai (BORA) +2:51
10 - O'CONNOR Ben (AG2R) +2:59
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.