Miguel Angel Lopezek irabazi du Gamoniteirun, eta Roglicek lidergoari eutsi dio
Miguel Angel Lopez kolonbiarra (Movistar) nagusitu da Espainiako Itzuliko etapa nagusian. Gutzira, 162,6 kilometroko ibilbidea egin dute Salas eta Altu d'El Gamoniteiru artean. Primoz Roglicek bigarren egin du eta sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du.
Lopezek erasoa jo du helmugarako bost kilometrora, aurretik ihes eginda zihoan David de la Cruz harrapatu du eta bera bakarrik abiatu da garaipenaren bila. 4 ordu, 41 minutu eta 21 segundoko denbora egin du helmugan, 34,7 kilometro orduko batez besteko abiaduran.
14 segundora Primoz Roglic liderra sartu da eta, ondorioz, sei segundoko saria lortu du. 20 segundora, berriz, Enric Mas sailkapeneko bigarrena sartu da. Egan Bernal laugarren izan da, 22 segundora.
Sailkapen nagusian, Roglicek lehen postuan jarraitzen du, Mas bigarren da 2:30era eta Lopez hirugarren 2:53ra.
Ostiralean 19. etapa jokatuko dute, 191,2 kilometrokoa, Tapia de Casariegos eta Monforte de Lemos artean.
18. ETAPAREN SAILKAPENA
1 - LÓPEZ Miguel Ángel Movistar Team 4:41:21
2 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma +0:14
3 - MAS Enric Movistar Team +0:20
4 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +0:22
5 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +0:58
6 - DE LA CRUZ David UAE-Team Emirates +0:58
7 - MÄDER Gino Bahrain - Victorious +0:58
8 - MEINTJES Louis Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:58
9 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +1:06
10 - YATES Adam INEOS Grenadiers +1:07
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 73:24:25
2 - MAS Enric Movistar Team +2:30
3 - LÓPEZ Miguel Ángel Movistar Team +2:53
4 - HAIG Jack Bahrain - Victorious +4:36
5 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers +4:43
6 - YATES Adam INEOS Grenadiers +5:44
7 - KUSS Sepp Team Jumbo-Visma +6:02
8 - MÄDER Gino Bahrain - Victorious +7:48
9 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +8:31
10 - MEINTJES Louis Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +9:02
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen
Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.