Roglic eta Bernal faborito nagusi, hastear den Espainiako Itzulian
Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarra eta azken bi edizioetako irabazlea eta Egan Bernal (Ineos) kolonbiarra dira aurtengo Espainiako Itzulia irabazteko favorito nagusiak. Lasterketa larunbat honetan hasiko da Burgosko Katedralean, eta 21 etaparen ostean Santiago de Compostelan amaituko da, irailaren 5ean.
Irteeran munduko txirrindularirik onenak izango dira, Tadej Pogacar Frantziako Tourreko irabazlea izan ezik. Lehenengo etapa erlojupeko laburra izango da.
Tropelean beste izen handi batzuk ere badira. Movistarreko Enric Mas, seigarren aurtengo Tourrean, eta Miguel Angel Lopez kolonbiarra, biek "irabaztera" aterako direla adierazi dute.
Mikel Landa da kontuan izateko beste txirrindulari bat. Arabarrak ahaztuta du Italiako Giroan izandako erorikoa eta amaitu berri den Burgosko Itzulia irabazi du. Bahreinekm gainera, talde indartsua izango du errepidean: Damiano Caruso, bigarren aurtengo Italiako Giroan, Wout Poels, Gino Mader eta Mark Padun dira Landaren taldekideak.
23 talde parte-hartzaileen artean Caja Rural, Burgos BH eta Euskaltel-Euskadi daude, antolatzaileek gonbidatuta.
Ibilbidea
2021ko ibilbidean erlojuaren kontrako bi saio daude, bat hasieran eta beste bat amaieran, mendi asko (8 etapa mendateetan amaitzen dira) eta txirrindulari mota guztientzako aukerak.
Lehen astean, eta haizearen baimenarekin, esprinterrek protagonismoa izan dezakete. Hala ere, hirugarren egunean Picon Blanco igoko dute, ondoren, Culleran, 1.700 metrotara dagoen eta % 10eko aldapa duen mendatea igoko dute, eta astea Alacanten amaituko da, sei mendateko jardunaldi batekin, helmuga ere aldapan gora izango dute.
Bigarren astean, ibilbideak gorabehera asko izango ditu Almerian, eta Velefique maila bereziko mendatean amaituko den etapa bat. Ondoren, atseden eguna eta Extremadurako etapak.
Amaiera gogorra
Kantabria aldera egingo dute gero. Hiru etapa handi egingo dituzte bertan: Covadongako Lakuetakoa, edizio honetako etapa nagusia Gamoniteiru (Maila berezikoa; 14,6 km % 9,8an), San Lorenzo (1. mailakoa), La Cobertoria (1. mailakoa) eta Cordal (2. mailakoa), eta Galiziako klasikoetako bat, 202 kilometrokoa, oso gorabeheratsua, eta bost igoerarekin Castro de Hervillera bidean (2. mailakoa, % 16ko aldapekin).
Azken egunean, Padron eta Santiago arteko 33,8 kilometroko erlojuaren kontrako saioak erabakiko du azken podiumera zeintzuk igoko diren.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen
Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.