2020ko Espainiako Itzuliko etapak
Dagoeneko jakitera eman dute zein izango den 2020ko Espainiako Itzuliaren ibilbide ofiziala. Lasterketaren 75. edizioa abuztuaren 14tik irailaren 6ra bitartean korrituko da, Utrechten (Herbehereak) hasi eta Madrilen amaituta.
Lau etapa izango dira guztira euskal errepideetatik zehar ibiliko direnak: laugarrena (Irun-Arrate), bosgarrena (Iruñea-Lekunberri), seigarrena (Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa) eta hamargarrena (Gasteiz - Gaubea).

Roglic, Valverde eta Pogacar, 2019ko Itzuliko podiumean. Argazkia: EFE
| Etapa | Noiz | Ibilbidea | Distantzia | |||
| 1 | Abuztuak 14 | Utrecht - Utrecht (Taldekako erlojupekoa) | 23,3 km | |||
| 2 | Abuztuak 15 | Hertogenbosch - Utrecht (Laua) | 181,6 km | |||
| 3 | Abuztuak 16 | Breda - Breda (Laua) | 183,2 km | |||
| Abuztuak 17 | Atsedenaldia eta lekualdaketa | |||||
| 4 | Abuztuak 18 | Irun - Arrate (Mendi ertainekoa) | 169,5 km | |||
| 5 | Abuztuak 19 | Iruñea - Lekunberri (Mendi ertainekoa) | 151 km | |||
| 6 | Abuztuak 20 | Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa (Mendi ertainekoa) | 163,8 km | |||
| 7 | Abuztuak 21 | Numantzia - Ejea de los Caballeros (Laua) | 190 km | |||
| 8 | Abuztuak 22 | Huesca - Sabiñanigo (Mendi ertainekoa) | 185,5 km | |||
| 9 | Abuztuak 23 | Biescas - Tourmalet (Menditsua) | 135,6 km | |||
| Abuztuak 24 | Atsedenaldia | |||||
| 10 | Abuztuak 25 | Gasteiz - Gaubea (Mendi ertainekoa) | 160,4 km | |||
| 11 | Abuztuak 26 | Logroño - Moncalvillo gaina (Menditsua) | 164,5 km | |||
| 12 | Abuztuak 27 | Valgo gaztelua - Aguilar de Campoo (Laua) | 163,3 km | |||
| 13 | Abuztuak 28 | Castro Urdiales - Suances (Laua) | 187,4 km | |||
| 14 | Abuztuak 29 | Villaviciosa - Farrapona gaina (Menditsua) | 170,2 km | |||
| 15 | Abuztuak 30 | Pola de Laviana - Angliru (Menditsua) | 109,2 km | |||
| Abuztuak 31 | Atsedenaldia | |||||
| 16 | Irailak 1 | Muros - Ezaroko begiratokia (Erlojupekoa) | 33,5 km | |||
| 17 | Irailak 2 | Lugo - Orense (Mendi ertainekoa) | 205,8 km | |||
| 18 | Irailak 3 | Mos - Oporto (Laua) | 178 km | |||
| 19 | Irailak 4 | Viseu - Ciudad Rodrigo (Laua) | 177,7 km | |||
| 20 | Irailak 5 | Sequeros - Covatilla gaina (Menditsua) | 175,8 km | |||
| 21 | Irailak 6 | Zarzuela hipodromoa - Madril (Laua) | 125,4 km |
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Galizian hasiko da maiatzaren 3an
Ibilbide osoaren berri martxoaren 9an emango dute, Ribeiran.
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.