Espainiako Itzulia, 9. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nairo Quintana lider jarri da, Pogacar esloveniarrak irabazitako etapan

Kolonbiarra bigarren sartu da helmugan, 22 segundora, Pogacarrek erakustaldia eman ostean.
Tadej Pogacar esloveniarra, helmugara sartzen
Tadej Pogacar esloveniarra, helmugara sartzen. Argazkia: Efe.

Tadej Pogacar (UAE Emirates) 20 urteko esloveniarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 9. etapa. Guztira, 94,4 kilometroko ibilbidea egin dute Andorra La Bella eta Cortals D’Encamp artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Nairo Quintana (Movistar) da lider berria.

Pogacarrek erakustaldia eman du bakarrean aurrera eginda eta helmugara iritsi da bi ordu, 58 minutu eta 9 segundoko denbora eginda. Quintana bigarren sartu da 22 segundo geroago eta hirugarren Alejandro Valverde izan da, 48 segundora, Primoz Roglicekin batera.

Quintanak sei segundoko saria hartu du helmugan eta lider jarri da sailkapen nagusian. Roglic bigarren da, sei segundora.

Astelehenean atseden eguna izango dute, Vueltako lehenengoa, Pauen, bertan jokatuko baitute asteartean 36,2 kilometroko erlojuaren kontrako saioa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X