2019ko Espainiako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Simon Yates 2018ko txapeldunak ez du Espainiako Itzulian parte hartuko

Horrenbestez, Esteban Chaves kolonbiarra izango da Mitchelton-Scott taldeko liderra, Mikel Nieve euskaldunaren laguntzarekin.
Simon Yates, 2018ko edizioaren txapelduna. Artxiboko argazkia
Simon Yates, 2018ko edizioaren txapelduna. Artxiboko argazkia

Simon Yates britainiarrak ez du 2019ko Espainiako Itzulian parte hartuko. Horrela, 78. edizioko txapeldunak ezin izango du 2018an lortutako garaipena errepikatu.

Mitchelton-Scott taldeko txirrindulariak Espainiako Itzulian ez parte hartzea erabaki du; izan ere, Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean izan zen.

Horrenbestez, Esteban Chaves kolonbiarra izango da talde australiarreko liderra, talde berarekin Mikel Nieve euskaldunak ere parte hartuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X