Espainiako Itzulia (14. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gesinkek irabazi du etapa; Quintanak aldeak mantendu ditu Froomekiko

Lotto-Jumbo taldeko txirrindulariak irabazi du Vueltako 14. etapa. Sailkapen nagusiko lehen bi postuetan ez da aldaketarik egon. Chavesek hirugarren postua kendu dio Valverderi. Zubeldia, seigarren.
18:00 - 20:00
Gesinkek irabazi du etapa eta Quintanak distantziak mantendu ditu

Robert Gesink (Lotto-Jumbo) holandarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren 14. etapa, Urdax-Dantxarinea eta Aubisque-Gourette (196,1 kilometro) artekoa. Nairo Quintanak (Movistar) sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, eta ezin izan ditu Chris Froomekiko (Sky) aldeak handitu. Johan Esteban Chavesek (Orica) hirugarren postua kendu dio Alejandro Valverderi (Movstar).

Gesink lasterketa buruan ibili da Egor Sillin (Katusha) eta Kenny Elisonde (FDJ) txirrindulariekin batera azken igoeran eta amaierako metroetan atzean uzi ditu ihesaldiko kideak, etapa garaipena lortuz. Sillin bigarren izan da, eta Elisonde hirugarren. Haimar Zubeldia euskal txirrindularia seigarren izan da etapan.

Faboritoen arteko lehian Nairo Quintana eta Christopher Froome batera iritsi dira helmugara eta kolonbiarrak lidergoan jarraitzen du britainiarrari 54 segundo ateratzen dizkiolarik. Chaves da hirugarren, liderrarekiko 2 minutu eta segundo bakarrera.

"356">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X