18. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roche Zubeldiari gailendu zaio helmugan eta Dumoulinek Aruri eutsi dio

Irlandarra eta gipuzkoarra eguneko ihesladian izan dira, beste 23 txirrindularrekin batera. Dumoulin Aruren gurpilean joan da, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
18:00 - 20:00
Nicholas Roche Haimar Zubeldiari gailendu zaio azken metroetan

Nicholas Roche (Sky) irlandarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 18. etapa, Haimar Zubeldiarekin batera jokatutako esprintean. Guztira 204 kilometro egin dituzte, Roa eta Riaza artean. Tom Dumoulinek jertse gorriari eutsi dio.

Roche Zubeldia baino azkarragoa izan da, biak beste 23 txirrindularirekin batera eguneko ihesaldian izan ostean. Faborito nagusiei dagokienez, denak batera sartu dira, 37 segundoko atzerapenarekin.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, Aru eta 'Purito' eraso egiten saiatu diren arren. Dumoulinek lider jarraitzen du, Fabio Aru 3 segundora dago eta 'Purito' Rodriguez minutu eta 15 segundora.

"600">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X