Stephen Cummings ihesaldiko azkarrena izan da
Stephen Cummings britainiarrak (BMC) Vueltako 13. etapa (Santiago-Ferrol, 172,8 kilometro) irabazi du, eta Joaquim Rodríguez katalanak (Katusha) lidergoari aise eutsi dio.
Ihesladiko zazpi txirrindularietatik Cummings azkarrena izan da, eta helmugatik 3,5 kilometrora eraso gogorra jo du. Cameron Meyerrek (Orica-Greenedge) eta Juan Antonio Flechak (Sky) ezin izan dute BMC taldeko britainiarra harrapatu, eta helmugara bost segundora heldu dira. Faborito nagusiak Ferrolera tropelean heldu dira, 40 segundora.
Sailkapen nagusian ‘Purito’ Rodrñiguezek 13 segundoko aldea izaten jarraitzen du. Alberto Contador (Saxo Bank Tinkoff) bigarren sailkatua da, eta Chris Froome (Sky) hirugarrena, 51 segundora. Alejandro Valverde murtziarrak laugarren postua jarraitzen du, 1:20ra, eta Igor Anton bizkaitarrak, hamaikagarren, 6:08ra.
Bihar, Espainiako itzuliko 14. etapa (Palas de Rei-Ancares, 149,2 kilometro) jokatukoda. Txirrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte, eta helmuga Ancareseko gainan egongo da.
13. etapa:
1 CUMMINGS, Stephen BMC 4h 05' 02''
2 MEYER, Cameron OGE + 4''
3 FLECHA, Juan Antonio SKY + 4''
4 CLARKE, Simon OGE + 14''
5 GERDEMANN, Linus RNT + 14''
6 DE GENDT, Thomas VCD + 14''
7 DEGENKOLB, John ARG + 40''
8 DAVIS, Allan OGE + 40''
9 SWIFT, Ben SKY + 40''
10 MONDORY, Lloyd ALM + 40''
11 CIMOLAI, Davide LAM + 40''
12 LAGUTIN, Sergey VCD + 40''
13 FERNANDEZ, Koldo GRS + 40''
14 DUQUE, Leonardo COF + 40''
15 DALL'ANTONIA, Tiziano LIQ + 40''
16 GARCIA, Egoitz COF + 40''
17 BENNATI, Daniele RNT + 40''
Sailkapen nagusia:
1 RODRIGUEZ Joaquin KAT 44h 50' 35''
2 CONTADOR Alberto STB + 13''
3 FROOME Christopher SKY + 51''
4 VALVERDE Alejandro MOV + 1' 20''
5 GESINK Robert RAB + 2' 59''
6 MORENO Daniel KAT + 3' 29''
7 ROCHE Nicolas ALM + 4' 22''
8 TALANSKY Andrew GRS + 5' 17''
9 TEN DAM Laurens RAB + 5' 18''
10 MOLLEMA Bauke RAB + 6' 01''
11 ANTON Igor EUS + 6' 08''
12 ANACONA Winner LAM + 6' 35''
13 CAPECCHI Eros LIQ + 6' 47''
14 INTXAUSTI Beñat MOV + 6' 51''
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.