ERORIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vingegaardek erorikoa izan du, zale batek enbarazu eginda, baina ez du ondoriorik izan

Visma-Lease a Bikeko txirrindularia ondo dago, eta ez du lesiorik izan, taldeak ohar batean azaldu duenez.

Jonas Vingegaard, ciclista de Visma

Jonas Vingegaarden artxiboko argazkia. Irudia: Visma-Lease a Bike

Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak (Visma-Lease a Bike), Frantziako Tourreko eta 2025eko Vueltako irabazleak, erorikoa izan zuen astelehenean entrenamendu batean, taldeak jakitera eman duenez. "Zorionez, ondo dago eta ez du lesio larririk izan", zehaztu du oharrean.

Informazio horren arabera, errepide horretan zebilen txirrindulari batek Vingegaard oztopatu zuen; horren ondorioz, Vismak "beti segurtasuna lehenestea" eskatu die erabiltzaile guztiei.

Vingegaarden istripuaren albistea Stravan zabaldu zen, txirrindulari afizionatu batek erorikoa komentatu zuen eta, Sporzak dioenez. "Jonas Vingeggard erori egin da, jaitsiera batean (...). Zer moduz zegoen galdetzera gelditu nintzen, baina haserretu egin zen haren atzetik nenbilelakoan", idatzi zuen zaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X