Caja Ruraleko Orluis Aularrek bereganatu du Limousingo Tourreko lehen etapa, eta liderra da
Caja Rural-Seguros RGA taldeko Orluis Aular txirrindulari venezuelarrak irabazi du 2024ko Limousingo Tourreko lehen etapa, eta, horrenbestez, Frantzian jokatzen ari diren lasterketako 57. ekitaldiaren aurreneko liderra da.
Aular, Auzancesen izan den helmugan, ia 70 ziklistak osatutako multzo bateko azkarrena izan da. Cofidiseko Axel Zingle sailkatu da bigarren, eta Decathloneko Dorian Godon helmugaratu da hirugarren postuan.
"Oso pozik nago garaipen hau lortuta, talde osoarena da. Hasieratik, asmoa izan da etapa lehiatzea, eta nik hartzea ardura hori. Aukera eman didate, eta taldekideek lan bikaina egin dute; izan ere, 200 metro gelditzen zirela, lasterketa buruan utzi naute. Guztiak zoriondu nahi ditut, eta garaipena beraientzat da, baita nire senideentzat ere", esan du Orluis Aularrek, Caja Ruralek bere web orrian jasotako adierazpenetan. Nabarmentzeko modukoa da nola 2024ko Limousingo Tourrean WorldTourreko bost talde dabiltzala: Decathlon, Arkea, Intermarche, Cofidis eta Groupama.
Probak lau etapa ditu, eta asteazkenean bigarrena jokatuko dute. 193,8 kilometroko ibilbidea izango du, eta Saint-Aulaye-Puymangoun hasi eta Terrasson-Lavilledieun amaituko da.
Etapako sailkapena
1 - AULAR Orluis (Caja Rural) 3:54:43
2 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.
3 - GODON Dorian (Decathlon) d. b.
4 - VADIC Baptiste (TotalEnergies) d. b.
5 - VENTURINI Clement (Arkea) d. b.
6 - FIORELLI Filippo (VF Group) d. b.
7 - PAGE Hugo (Intermarché) d. b.
8 - RETAILLEAU Valentin (Decathlon) d. b.
9 - SBARAGLI Kristian (Corratec) d. b.
10 - SIMON Julien (TotalEnergies) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - AULAR Orluis (Caja Rural) 3:54:33
2 - ZINGLE Axel (Cofidis) + 0:04
3 - BARRE Louis (Arkéa) d. b.
4 - MADOUAS Valentin (Groupama) d. b.
5 - BAUDIN Alex (Decathlon) + 0:05
6 - GODON Dorian (Decathlon) + 0:06
7 - LABROSSE Jordan (Decathlon) + 0:09
8 - VADIC Baptiste (TotalEnergies) + 0:10
9 - VENTURINI Clement (Arkea) d. b.
10 - FIORELLI Filippo (VF Group) d. b.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Pello Bilbao: “Etxean, zaleen aurrean, iragarri nahi nuen"
36 urteko txirrindulariak 2026ko Itzuliko azken etaparen atarian iragarri du denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko duela.
Pello Bilbaok txirrindularitza profesionala utziko du denboraldi amaieran
36 urteko txirrindularia 2011n bihurtu zen profesional Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta maila goreneko ibilbide luze eta arrakastatsua egin du.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.