Mallorcako Challengea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Thijssenek irabazi du Palma Saria

Gerben Thijssenek garaipena eskuratu du Mallorcako Challengeko Palma Sarian, esprintean Alexander Kristoff (bigarren) eta Marijin Van (hirugarren) gaindituta.
Thijssen
Thijssen, Palma Sariko irabazlea. Argazkia: EFE

Gerben Thijssenek (Intermarche Circus Wanted) irabazi du Mallorcako Challengeko Palma Saria, igande honetan, urtarrilaren 28an. Esprintean erabaki da garailea, eta belgikarra izan da azkarrena.

Thijssen belgikarraren atzetik helmugaratu dira Alexander Kristoff (Uno-X Mobility) norvegiarra eta Marijin Van (EF-Education) herbeheretarra, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Sailkapena:

1 - THIJSSEN Gerben (Intermarche) 3:09:11

2 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) d. b.

3 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education) d. b.

4 - TEUTENBERG Tim Torn (Lidl) d. b.

5 - DƉMARE Arnaud (Arkea) d. b.

6 - DAINESE Alberto (Tudor) d. b.

7 - VAN DE PAAR Jarne (Lotto) d. b.

8 - BABOR Daniel (Caja Rural) d. b.

9 - LAMPAERT Yves (Soudal) d. b.

10 - MCGILL Scott (Echelon) d. b.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X