TOKIO 2020
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alexandre Leautek urrezko domina lortu du

Iparraldeko ziklistak 3.31.817ko denbora egin du, munduko marka berria eginez.
Alexandre Leaute. EFE
Alexandre Leaute. EFE

Alexandre Leautek urrezko domina erdietsi du Tokioko Paralinpiar Jokoetako C2 diziplinako 3.000 metroko bakarkako jazarpenean.

Lapurdiko ziklistak 3.31.817ko denbora egin du munduko marka berria eginez Izuko belodromoan jokatutako proban.

Darren Hicks bigarrena izan da. Hicksen aurka jokatutako buruz burukoan lau segundoren aldea atera dio Leautek australiarrari.

Brontzezko domina Txinako Guihua Liangentzat izan da.

Bere aldetik, Leauterekin batera Ahurtin (Lapurdi) bizi den Dorian Foulonekseigarren amaitu du 1.000 metroko C4-5 kategoriagoko erlojupekoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X