2. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alvaro Hodegek irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da

Deceuninck-Quick Step taldeko txirrindulari kolonbiarra izan da azkarrena La Cejako helmugan.
Alvaro Hodeg
Alvaro Hodeg garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Alvaro Hodeg kolonbiarrak eskuratu du Kolonbiako Tourreko bigarren etapa, La Ceja herrian hasi eta bukatu dena, 150,5 kilometroko ibilbidea bete ondoren.

Deceuninck – Quick Step taldeko txirrindularia izan da azkarrena esprintean, eta Martin Laas estoniarra (Team Illuminate) eta Juan Sebastian Molano kolonbiarra (UAE-Team Emirates) sartu dira haren atzetik.

Hodeg bera da orain lasterketako liderra, eta lehen etaparen ostean lehen postuan jarri zen Rigoberto Uran (Education First) bigarren dago orain, bi segundora.Ostegun honetan, 167,6 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulariek, Llanogranden hasi eta amaituko den hirugarren etapan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X