Mikel Landa, Quintanarekin eta Valverderekin batera, Frantziako Tourrera
Movistar Team taldeak bere hiru izarrekin izango da 2018ko Frantziako Tourreko irteeran. Gaur egin dute aurkezpen ofiziala Madrilen eta bertan Mikel Landa bere talde berriarekin aurkeztu da.
Beraz, Movistar, gasteiztarrarekin, Nairo Quintanarekin eta Alejandro Valverdrekin, Tourra irabazten saiatuko da. Eusebio Unzue kirol-zuzendariak aurreko urteko erronkak gainditu nahi dituztela esan du, 'gure helburu nagusiena Frantziako Tourra irabaztea da. Horretarako Landa, Quintana eta Valverde txirrindulariak eramango ditugu lasterketara. Jomuga hiruren artean lanak eta eginkizunak modu orekatuan banatzea izango da'.
Movistar Team Taldea
Andrey Amador, Winner Anacona, Jorge Arcas, Carlos Barbero, Daniele Bennati, Carlos Betancur, Nuno Bico, Richard Carapaz, Hector Carretero, Jaime Castrillo, Victor De La Parte, Imanol Erviti, Ruben Fernandez, Mikel Landa, Nelson Oliveira, Antonio Pedrero, Nairo Quintana, Dayer Quintana, Jose Joaquin Rojas, Jaime Roson, Eduardo Sepulveda, Marc Soler, Jasha Sutterlin, Rafael Valls eta Alejandro Valverde.
Fitxaketak: Mikel Landa, Rafael Valls, Eduardo Sepulveda, Jaime Roson eta Jaime Castrillo.
Ez dute jarraitzen: Jose Herrada eta Jesus Herrada (Cofidis), Jonathan Castroviejo (Sky), Gorka Izagirre (Bahrain-Merida), Rory Sutherland (UAE Team Emirates) eta Alex Dowsett (Katusha-Alpecin).
Emakumeen taldea
2018 denboraldiko berritasuna emakumeen taldea izango da. Hamar txirrindulari izango dira taldean eta helburua, gizonezkoetan bezala, zenbat eta garaipen eta podio gehiago lortzea izango da.
Taldea: Aude Biannic, Mavi Garcia, Alicia Gonzalez, Malgorzata Jasinska, Lorena Llamas, Eider Merino, Rachel Neylan, Lourdes Oyarbide, Gloria Rodriguez eta Alba Teruel.
Zure interesekoa izan daiteke
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30etatik 18:30ak arte.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.
Ion Izagirre: “Podiuma buruan dudan? Bai, zergatik ez?”
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra bikain aritu da Alex Aranburu taldekideak irabazitako etapan, Itzulian; Izagirre laugarren postuan helmugaratu da, eta oso garrantzitsua izan da Aranburuk garaipena lortzeko, eta, sailkapen nagusian ere, laugarren dabil.
Alex Aranburu: “Oso pozik, beti izaten da berezia etxean irabaztea”
Cofidiseko euskal txirrindulariak, Galdakaon, 2026ko Itzuliko laugarren etapa bereganatu du, azken kilometroan igoera oso ona eginda. Horrenbestez, hirugarrenez gailendu da Aranburu Itzulian.
Alex Aranbururen garaipen bikaina Galdakaon, Itzulian, azken kilometroan igoera ederra eginda
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra onena izan da 2026ko Itzuliko laugarren etapan, eta hirugarrenez gailendu da etapa batean Itzulian. Azken metroetan, Aranburuk Uno-X Mobilityko Tobias Halland Johannessen menderatu du, eta balio handiko garaipena eskuratu du.