UCIk baieztatu du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murias Taldea kontinental profesionala izango da 2018an

Euskadi Basque Country – Murias Taldea oso pozik dago UCIren konfirmazioarekin, taldearen laugarren urtean kontinental profesionala izatea lortuko duelako.
murias_
murias_

Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak (UCI) Euskadi Basque Country – Murias talde euskaldunaren erregistroa konfirmatu du 2018an talde Kontinental Profesionala izateko. Horrela, UCI-k euskal taldeak baldintza etiko, finantziero eta administratibo guztiak bete dituela ziurtatu du, txirrindularitzaren munduko bigarren mailan parte hartu ahal izateko.

Euskadi Basque Country – Murias Taldea oso pozik dago UCIren konfirmazioarekin, taldearen laugarren urtean kontinental profesionala izatea lortuko duelako. Honekin, 10 urtera begira egindako planaren helburu nagusia lortuko du eta etorkizunean euskal zaleei pozik egoteko arrazoiak ematea espero du.

atea espero du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X