Challenge Mallorca, 2. eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tim Wellens nagusitu da, euripean

126. kilometroan hasitako ihesaldiari amaiera ona eman dio, Louis Vervaeke taldekideari eta Vicente Garcia Mateos espainiarrari gailenduta.
Tim Wellenes. Argazkia: Efe.
Tim Wellenes. Argazkia: Efe.

Tim Wellens belgikarrak irabazi du Serra de Tramuntana Saria, Marlloscako Challenge lasterketako bigarren jardunaldian. Lotto Saudal taldeko txirrindularia bakarrik iritsi da Deiako helmugara.

25 urteko belgikarra eguneko ihesaldian sartu da. Lau ordu, 6 minutu eta 44 segundo behar izan ditu ibilbideko 153,9 kilometroko ibilbidea egiteko. Helmugan Louis Vervaeke eta Vicente Garcia de Mateosi gailendu zaizkie.

Andrei Amador (Movistar), Heat Geohengan (TEam Sky), Emannuel Buchman (Bora-Hansgrohe), Louis Vervaeke (Lotto-Soudal), David Belda (BurgosBH) eta Vicente GarcĆ­a (Espainiako selekzioa) izan dira Wellensen iheskideak.

Helmugarako 30 kilometrora jo du irabazleak behin betiko erasoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X