Trentinoko Giroa, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Landak garaipena erdietsi du maldan gora

SKY taldeko txirrindulariak 2. mailako mendatean irabazi du, eta, bide batez, Trentinoko Giroko lider jarri da.
Mikel Landa. Argazkia: EFE

SKY taldeko Mikel Landak erdietsi du garaipena Trentinoko Giroko 2. etapan; Arco eta Anras herrien artean, 220 kilometro egin dituzte txirrindulariek.

Mikel Landak 2. mailako azken mendatean erasoa jo du, eta bakarrik helmugaratu da. Bigarrena, Sergey Firsanov (RusVelo), lau segundora heldu da, eta hirugarrena, Damiano Cunego (Nippo), berriz, hamahirura.

Sailkapen nagusian gasteiztarra dugu orain lider.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X