Zuazo
2023/04/29 - 20:28
Zuazo, nagusi Beti-Onaken aurkako play-downeko lehen jardunaldiko euskal derbian (23-18)
Zubileta Evolution Zuazok garaipena bereganatu du Gurpea Beti-Onak Azparren Gestion taldearen aurka 23-18 emaitzarekin, Guerreras Iberdrola Ligako jaitsiera ekiditeko ligaxkako lehen jardunaldiko partidan.
2023/04/17 - 21:40
Bera Bera Motive.co Gijonen aurka arituko da Ligako titulurako play-offetako final laurdenetan
Kanporaketa bi partidara jokatuko dute: apirilaren 29an, Gijonen; maiatzaren 6an, Donostian. Beti Onak eta Zuazo, aldiz, jaisteko play-offean lehiatuko dira, mailari eusteko; ligaxka izango da, beste bi talderekin, eta lehen jardunaldian, apirilaren 29an edo 30ean, euskal derbia jokatuko dute.
2023/03/18 - 22:37
Beti-Onakek irabazi du Zuazoren aurkako derbi lehiatua (21-22)
Lyndie Tchaptchetek minutu erdi falta zela sartutako golak garaipena eman dio Atarrabiako taldeari.
2023/01/28 - 22:46
Zuazo Barakaldo eta Beti-Onak, Kopatik at
Bizkaitarrek 23-26 galdu dute La Calzada Gijonen aurka, eta nafarrek ezin izan dute Rocasa Gran Canaria gainditu gol bakarragatik (25-26).
2023/01/19 - 22:21
Zuazokoak kobratzen hasi dira baina egoera larrian daude
Aste hasieran, taldeko jokalariek euren egoeraren berri ematea erabaki zuten. Denboraldi honetan nomina bakarra jaso dute. Zuzendaritzako kideen iritzia jaso dugu.
2023/01/16 - 22:31
Zuazoko jokalari eta teknikarien salaketa: Bizi duten egoera ekonomikoa larria da
Astelehen honetan plazaratu duten oharrean jakitera eman dute hainbat soldata jaso gabe daudela iazko denboralditik eta egoera ekonomikoa larria dela salatu dute Barakaldoko taldeko jokalariek.
2023/01/16 - 20:01
Zuazo taldeko jokalari eta teknikariek bizi duten "egoera larria" plazaratu dute
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, azken bi denboraldietako hainbat soldata zor dizkiete, eta egunerokotasunari aurre egiteko arazoak dituzte.
2023/01/15 - 14:37
Bera Bera Zuazori nagusitu zaio Lasesarreko derbian (22-33)
Donostiarrek Guerreras Iberdrola Ligako lidergoa berresten duen garaipena lortu zuten lehen itzuliaren amaieran.
2023/01/12 - 17:36
Zuazo eta Bera Bera, prest larunbateko derbirako
Larunbatean, urtarrilak 14, Zubileta Evolution Zuazok eta Super Amara Bera Berak indarrak neurtuko dituzte eskubaloiko euskal derbian. Donostiarrak lidertzan dira; Zuazo, berriz, behera begira dago.
2022/09/15 - 17:08
Zuazo Barakaldok eta Gurpea Beti-Onakek badituzte Kopako aurkariak
San Jose Obrero eta Elda Prestigio izango dira bizkaitarren eta nafarren aurkariak, hurrenez hurren, urriaren 15 eta 16ko asteburuan.
2022/08/31 - 00:22
Zuazok begirada play-offean jarrita hasiko du denboraldia
Zuazok iaz lortzekotan egon zen play-offa du helburutzat hastera doan denboraldi berrian. Talde gaztea dute eta gauza politak egiteko ilusiorik ez zaie falta.
2022/06/24 - 19:51
Estibaliz Velasco kapitainak Zuazon jarraituko du
Jokalariak 16 denboraldi daramatza Barakaldoko klubean.
2022/06/15 - 12:40
Andrea Zaldua Urrestik Zuazon jokatuko du 2022-2023 denboraldia
Barakaldoko taldeak jokalari zarauztarra fitxatu du hegala indartzeko asmoarekin.
2022/06/10 - 19:49
Ariadna Gonzalez atezainak Zuazon jarraituko du
Barakaldoko taldeak datorren denboraldirako berretsi duen bostgarren jokalaria da kanariarra.
2022/04/22 - 17:29
Joseba Rodriguezek kontratua berritu du ZEV Zuazorekin
Zubileta Evolution Zuazo taldeak adierazi du akordio batera iritsi dela Joseba Rodriguezekin. Entrenatzaile bizkaitarrak bere bosgarren denboraldia emango du Barakaldoko taldean.
2022/04/10 - 17:02
Bera Berak lortu du garaipena Zuazoren aurka (20-31), euskal derbian
Super Amara Bera Berak irabazi du Zubileta Evolution Zuazoren aurka (20-31) jokatu duen Guerreras Iberdrola Ligako 21. jardunaldiko partida.
2022/04/10 - 15:55
Bera Berak irabazi du Zuazoren aurkako euskal derbia (20-31) eta ligako titulua gertuago dauka
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa Guerreras Iberdrola Ligako 21. jardunaldiko partidan.
2022/02/05 - 23:26
Bera Berak irabazi eta lidergoa sendotu du; Zuazok, bere aldetik, puntu ona lortu du
Donostiarrek Rocasa Kanaria Handia gainditu dute (33-20) eta dagoeneko 25 puntu dituzte. Bizkaitarrek, berriz, berdindu egin dute etxean Aula Valladoliden aurka (24-24).
2022/01/29 - 21:33
Zuazo Kopatik kanpo geratu da, Malagaren kontra aurpegia eman duen arren (26-25)
Barakaldokoak gogor borrokatu dira andaluziarren aurka, baina ez dira sailkatu apirilaren 29tik maiatzaren batera Donostian jokatuko den Erreginaren Kopako azken fasean.
2022/01/27 - 17:42
Zuazok hiru goleko desabantailarekin ekingo dio Malagaren aurkako itzuliko partidari
Zubileta Evolution Zuazok galdu egin du BM Malaga Costa del Sol taldearen aurka jokatutako Eskubaloiko Erregina Kopako bigarren faseko joaneko partida, 25-28ko emaitzarekin. Ondorioz, hiru goleko desabantaila iraulai behar du itzuliko partidan, txapelketan aurrera egiteko.